Conan O'Brien (1963ko apirilaren 18a) estatubatuar telebistako aurkezle eta komediante ospetsua da, nagusiki 1993 eta 2009 urteen artean egunero gauez emititu ohi zen Late Night with Conan O'Brien ("Gaueko Ordu Txikietan Conan O'Brienekin") saioaren aurkezlea izateagatik bere herrialdean oso ospetsu egin da. O'Brienek Jay Lenoren The Tonight Show (Estatu Batuetako garaiko late-night motako gaueko telebista saio ikusiena zena) saioa ordezkatzen du[1].
Biografia
Haurtzaroa
Conan O'Brien Massachusetts estatuko Brookline udalerrian jaio zen (Boston hiriko auzunea). Irlandar jatorriko familia batetik dator, Late Night saioko atal batean O'Brienek Kerry konderrira joateko bidaia ordaindu zuen, berak zioenez bere arbasoak konderri hartakoak baitziren. Sei seme-alabetatik hirugarrena da (bi alaba eta lau seme). Bere aita Thomas O'Brien doktorea zen, Brigham and Women's ospitaleko ikerkuntzarako medikua eta Harvardeko medikuntza eskolako irakaslea, gaisotasun kutsakorretan espezializatua. Aldiz, bere ama Ruth O'Brien (jaiotze edo ezkongabeko abizena: Reardon), Bostongo Ropes & Gray etxeko lege kontseilaritzako kide zen. Jane bere arrena komedietako gidoilari eta ekoizlea da.
Ikasketak
Conan O'Brienek ikasketak Harvarden burutu zituen. 1985an magna cum laude gisa graduatu zen, estatubatuar historiariako sailan diploma bat bereganatuaz. Hispanoamerikako kulturaren inguruan ere asko ikasi zuen.
Erreferentziak
Kanpo loturak