Club de Remo SantanderSantander hiriko arraun taldeetako bat da, azken urteetan Ciudad de Santander taldearen itzalean egon dena.
Uniformea
Santanderko hiriaren koloreak ditu, zuria eta gorria, berdin kamisetan zein trainerutan.
Historia
Elkartea 1971 urtean sortu zen[1] eta berehala jaso zituen emaitzarik onenak, izan ere 1972an Kantabriako txapeldun izanez Kontxako Banderan eta Espainiako Txapelketan parte hartzeko aukera izan baitzuen. Kontxan hirugarren egin zuen (bigarren jardunaldia irabaziz)[2] eta Espainiako Txapelketan bosgarren[3]. 1975an hiru estropada jokatu ondoren bapatean trainerua alde batera utzi zuen.
Ciudad de Santanderrek 90. hamarkadan bigarren ontzia atera ahal izateko bere izena eta koloreak erabili izan zituen hala trainerillatan nola bateletan.
36 urteren ondoren Club de Remo Santanderrek 2011n berriro atera zuen trainerua. Estropada bat irabazi zuen, San Vicente de La Barqueran Luancoren aurka jokaturiko desafio astur-kantabriarra[4]. 2012an[5] eta 2013an[6]KAE 2 Ligan aritu zen baina 2014an ez zuen trainerua osatzerik lortu eta ordutik txalupa txikitan baino ez da aritu.