Clàudia Malagelada (Sant Feliu de Llobregat, 2007) bartzelonar aktorea eta dantzaria da, eta ezaguna da Creatura filmean duen protagonistakide-rolarengatik. Elena Martinek eta Gimenok zuzendu zuten filma, eta 2023ko irailaren 8an estreinatu zen.[1][2]
2024ko urtarrilaren 4an Gaudí Sarietan Interpretazio hoberenaren saria jaso zuen Creatura filmean egindako lanarengatik.[3][4] Lan berarekin 2024an Goya Sarietako aktore berri onenaren izendapena jaso zuen.[5][6][7][8]
Biografia
Bartzelonako Antzerki Institutuko Dantza Kontserbatorio Profesionalean ikasi zuen eta Instagramen bidez Creatura filmerako castinga aurkitu zuen.[9][10]
Sariak
- 2024an emakume interpretazio onenaren Gaudí Saria Creatura filmeko lanarengatik.[3]
- 2024an Goya Sarietako aktore berri onenaren izendapena Creatura filmeko lanarengatik.[5][6]
Erreferentziak
Kanpo estekak