Francisco António de Campos eta Maria Augusta da Palmaren alaba, Cláudia de Campos Sinesen jaio zen 1859an. Bere aitona, Jacinto da Palma, Sinesko portuko osasun-zaingoa izan zen[3].
Hezkuntza ona jaso zuen eta literatura, frantsesa, ingelesa eta alemana ikasi zituen[4]. 1875ean Joaquim d'Ornelas e Matosekin ezkondu zen[3]. 13 urte igaro ondoren, 1888an, legez banandu ziren[1]. Ezkontza horretan bi seme-alaba izan zituen[4].
Garai hartako Lisboako goi-gizartean sartzea lortu zuen, Lisboako Zientzien Akademian eta literatura-saloietan parte hartuz[3]. Ingeles literatura ikasi zuen Mrs. Kutleren ikastetxean eta Percy Bysshe Shelleyri buruzko eskuizkribu bat idatzi zuen[1]. Charlotte Brontëren, Madame Staëlen, Josephina Neuvilleren eta Edward Thomasen sormena ere aztertu zuen, besteak beste[3].
Lisboan hil zen 1916ko abenduaren 30ean, kolapso baten ondorioz, 57 urte zituela[3].
Lanak
Rindo: contos (1892)
Último amor (1894)
Mulheres. Ensaios de psicologia feminina (1895)
Elle: com o retraco da autora (1899)
A baroneza Stael e o duque de Palmella (1901)
Itzulpenak
Edgar Prestage. Portugal visto por un extranjero (1902)
Erreferentziak
↑ abc(Portugesez)«Cláudia de Campos»Escritoras em Português - Projeto FLULjatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-07) (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).