Citlaltépetl (nahuatlez citlalli-, "izar" eta tepētl, "mendi") edo Pico de Orizaba[2] Mexikoko sumendia da, Mexiko, Puebla eta Veracruz estatuen artean dagoena. 5.636 metroko garaierarekin[3], herrialdeko mendirik gorena da, eta Ipar Amerikako hirugarrena, McKinley eta Loganen ondotik. Krater eliptikoa du: ardatz nagusia 478 metrokoa da eta ardatz txikia 410 metrokoa. Kraterrak 154.830 m2-ko azalera eta 300 m-ko sakonera du. Gailurrean betiereko elurrak daude.
Citlaltépetl Ardatz Neobolkanikoaren eta Ekialdeko Sierra Madreren arteko elkargunean dago, Veracruz hiritik 110 kilometro mendebaldera. Sumendi jardueragabea da, baina ez itzalia. Espainiarrak iritsi zirenetik 1537, 1545-65?, 1566, 1569, 1613, 1630 eta 1687an izan dira erupzioak.
Erreferentziak
Kanpo estekak