Christopher Robin 2018ko Marc Foster alemaniar-suitzar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko komedia dramatiko film bat da. A. A. Milne eta E. H. Shepard-en Winnie the Pooh liburu bilduman oinarritzen da, eta Disney ekoiztetxeak egindako marrazki bizidunetako film egokitzapenen jarraipena da, irudi erreala eta konputagailu-animazioa erabiliz.[1] Ewan McGregor eta Hayley Atwell aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ehun Akreen Basoan bere ilaunezko lagunekin batera hainbat abentura bizi zituen haurra hazi egin da... eta norabidea galdu du. Bere haurtzaroko lagunak gure munduan sartu beharko dira eta Christopher Robini bere barruan oraindik ere haur jolasti eta maitabera bat daramala gogorarazi beharko diote.
Aktoreak
- Ewan McGregor: Christopher Robin
- Orton O'Brien: Christopher Robin gaztea
- Hayley Atwell: Evelyn Robin
- Bronte Carmichael: Madeline Robin
- Elsa Minell Solak: 3 urteko Madeline
- Mark Gatiss: Giles Winslow
- Oliver Ford Davies: Winslow zaharra
- Ronke Adekoluejo: Katherine Dane
- Adrian Scarborough: Hal Gallsworthy
- Roger Ashton-Griffiths: Ralph Butterworth
- Ken Nwosu: Paul Hastings
- John Dagleish: Matthew Leadbetter
- Amanda Lawrence: Joan MacMillan
- Katy Carmichael: Christopher Robinen ama
- Tristan Sturrock: Christopher Robinen aita
- Paul Chahidi: Cecil Hungerford
- Matt Berry: Bobby poliziakidea
- Simon Farnaby: taxi gidaria
- Mackenzie Crook: egunkari sailtzailea
Ahotsak (Jatorrizko bikoizleak)
Erreferentziak
Kanpo estekak