Christian Emil Krag-Juel-Vind-Frijs (Frijsenborg, 1817ko abenduaren 8a – Boller, 1896ko urriaren 12a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1865etik 1870era.
Danimarkako jaberik aberatsenetakoa izan zen. 1842an zuzenbidean graduatu zen eta 1850eko hamarkadatik politikan parte hartu zuen. Dukerrien arteko Gerraren ondoren, konstituzio berri bat onartzeari buruzko eztabaidak izan ziren, eta Frijs lehen ministro izendatu zuten. Harekin, Højre alderdi kontserbadorea boterera iritsi zen 1901era arte iraun zuen aldi batean. 1866ko konstituzio kontserbadorearekin desengainatutako nekazarien artean alderdiaren eragina areagotzen saiatu zen. 1870. urtean utzi zuen kargua eta urte horretan frantsesekin negoziatu zuen Danimarka 1870eko Frantzia-Prusia Gerran sar ez zedin. 1880ko hamarkadan politikatik erretiratu zen behin betiko.