Christchurcheko meskitetako sarraskia Christchurch Zeelanda Berrian ondoz ondo egindako bi eraso izan ziren, 2019ko martxoaren 15ean. Ostiraleko otoitzean gertatu ziren, Al Noor Meskitan eta Linwood Islamdar Zentroan. Eskuin muturreko zuri supremazista australiar batek egindako tiroketa horretan 50 lagun hil ziren, eta gutxienez beste 50 zaurituta atera (48, zein iturrik esaten duen).[1][2]
Berrogeita bi pertsona hil ziren Al Noor-en edo gertu, eta zazpi Linwooden; beste biktima bat ospitalean hil zen. Hiru susmagarri atxilotu zituzten; gero, ordea, haietako bi aske utzi zituzten, zerikusirik ez zutelakoan.[2] Tiroketa horiek eraso terroristatzat hartu dira. Erasoon berezitasun bat da hiltzaileak GoPro bidez guztia grabatu zuela, eta zuzenean Internetera sareratu; gainera, manifestu bat idatzi eta zabaldu zuen, Anders Behring Breivikek egindako sarraskiarekin antzekotasun handiko ekintza honetan.[2]
Tiroketa horiek Featherstongo gerrako presoen aurkako 1943ko erasotik Zeelanda Berrian izandako larrienak izan ziren, orduan 49 lagun hil baitziren.[3] Zeelanda Berriko lehen tiroketa masiboa izan dira 1997ko Raurimu sarraskitik, eta Zeelanda Berriko historiako ekintza kriminal hilgarriena, 1990ko Aramoanako sarraskia gaindituz.[4][5][6]
Erreferentziak
Ikus, gainera