Chiswick House Londres mendebaldean dagoen jauregia da, Chiswick auzoan, Hounslow udalerrian[1].
Historia
Richard Boylek (Lord Burlington[2]) diseinatu eta eraiki zuen jauregia 1729an. Villa erromatar baten antzekoa egin nahi izan zuen pizkundeko jauregi bat baino. Inguruan dituen 26'33 hektareatako lorategien diseinua William Kent arkitektuak egin zuen. Ingeles estiloko lorategien lehenengotako eredua da. 1758 urtean William Cavendish Devonshireko IV Dukeak erosi zuen.
XIX mendean etxeak garrantzia galdu zuen eta Cavendish familiak errentan ezarri zuen. Chiswick Asylum izenarekin zoroetxea izan zen[3]. 1929an Middlesex konderriko udalak erosi zuen eta suhiltzaileen egoitza bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran bonbak erori eta kalte handiak izan zituen jauregiak. Kaltetutako hegalak eraitsi eta gaur egun I mailako eraikina kontsideraturik dago.
Lorategiak
Jauregiak bezala, aintzinako erromatar edo greziar itxura eman nahi izan zion William Kent arkitektoak. Diseinu berriak esperimentatu zituzten, hala nola, bihurgunez beteriko ibilbideak, ur-jauziak, ejiptiar objetuak, estatua ugari, fabriques (lorategietako eraikinak), tenpluak...
Bisitariak
Jauregia ikustera eta Lord Burlingtonekin egotera mundu mailan Argien Garaian esanguratsuak ziren agintari, artista eta filosofo ugari etorri ziren. Hona hemen hauetako batzuk[4]:
- Filosofoak:
- Estatu Buruak:
- Politikariak:
- Artistak:
Iruditegia
-
Chiswick House.
-
Atzealdea.
-
Barneldea.
-
Lorategietako eraikinak.
-
Lorategiak.
-
Ur-jauziak.
-
Zubi neoklasikoa.
-
Elementu klasikoak.
-
Esfingea.
-
Tenplo jonikoa.
-
Inigo Jones atea.
Erreferentziak
Kanpo estekak