Lehen Mundu Gerra bitartean Atlantikoko urpeko armadaren buru izan zen.
Bigarren Mundu Gerra bitartean, Pearl Harborreko erasoaren ondoren, Ozeano Bareko itsas armadaren buru izan zen, eta haren esku egon zen japoniarrek mendean hartutako lurraldeak berreskuratzea. Zeregin horretan liskarrak izan zituen lurreko armadako buru zen MacArthur jeneralarekin. 1945eko irailean, japoniarren errendizioa sinatu zuen, MacArthurrekin batera.
1945etik 1947ra, itsas armadako agintaritza nagusiko buru izan zen; 1947an, itsas armadako ministroaren aholkulari berezi izendatu zuten.