Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Cherry picking

Cherry picking. Falazia litzateke defendatzea gerezi guztiak hautatutakoak bezalakoak direla.

Cherry picking (euskaraz: «Gerezi-bilketa») edo frogak hautatzea, frogak ezabatzea, proba osatugabeen falazia, ebidentzia osagabeko falazia, frogak ezabatzearen falazia edo datuen diskriminazioaren falazia, posizio berezi bat baieztatzen dutela diruditen datu indibidualak hautatzea da, posizio horri aurka egin diezaioketen datu erlazionatu eta antzekoen zati esanguratsu bat aurkezten ez den bitartean. Datuen hautaketa nahita egin daiteke edo ez. Falazia hori arazo garrantzitsua da zientzian eta eztabaida publikoetan oro har.[1]

Cherry pickingingelesetik nazioartekotu den esamoldea da, euskaraz ere, bere horretan erabiltzen dena[2]. Esamoldea fruta biltzeko prozesuaren pertzepzioan oinarritzen da. Biltzaileak fruitu heldu eta osasuntsuenak bakarrik aukeratzea espero da. Beraz, hautaturiko fruta bakarrik ikusten duen behatzaile batek ondorio oker bat atera dezake, hots, arbolako fruitu gehienak, edo baita guztiak ere, era berean egoera onean daudela. Horrek ere fruten kalitatearen itxura faltsua eman dezake (lagin bat besterik ez delako eta ez delako lagin adierazgarria osotasuna ezagutzeko).

Proben aukeraketak konnotazio negatiboa du. Cherry picking-a falazia logiko askotan aurki daiteke: "Ebidentzia anekdotikoaren falaziak" datu kopuru handiak alde batera uzteko joera du, pertsonalki ezagutzen direnen alde. "Ebidentziaren erabilera selektiboak" argudio baten aurkako materiala baztertzen du, eta “dikotomia faltsu” batek, berriz, bi aukera baino ez ditu hautatzen eskuragarri gehiago dauden arren. Aditu batzuek Cherry pickinga arreta selektiboko falazia gisa sailkatzen dute, eta horren adibiderik ohikoena berreste alderako isuria da. [3]

Cherry picking,  datuak edo datu-multzoak aukeratzeari buruzkoa izan daiteke, azterlan edo inkesta batek emaitza desiratuak eta aurreikusteko modukoak eman ditzan, engainagarriak edo errealitatearen guztiz kontrakoak izan daitezkeen arren [4].

Zientzian

"Cherry picking" maiz erabiltzen da zientzia ukatzean, hala nola, klima-aldaketa ukatzean. Adibidez, "Cherry picking berariaz eginez eta denbora-epe egokiak hautatuz, hemen, 1998-2012 aldian, "Geldialdi artifizial" bat sortu daiteke, nahiz eta berotze tendentzia bat egon. [1]

Cherry picking-a negazionismoaren ezaugarri epistemologikoetako bat da eta zientziaren hainbat ukatzailek erabiltzen dute, itxuraz, aurkikuntza zientifikoen aurka egiteko. Adibidez, klima-aldaketa ukatzeko, kreazionistek eboluzioa ukatzeko, tabako-produktuen kontsumoak osasunean dituen ondorio negatiboak ukatzeko eta tabakismo pasiboa ukatzeko erabili da. [5]

Cherry picking” horrela definitu zuen  Richard Somervillek 2011n AEBetako Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordean egindako testigantza batean:

"Elkarren artean lehiatzen diren proben artean selektiboki aukeratzea, posizio jakin bat babesten duten emaitzak nabarmendu eta jarrera hori babesten ez duten aurkikuntzak alde batera uztea, (...) zientzia txarraren edo sasizientziaren zigilu bereizgarria da." [6]

Steven Novella mediku neurologo kliniko estatubatuarra eta mugimendu eszeptikoan parte hartzaileak hurrengoa adierazi zuen "A Skeptic In Oz" 2011ko lanean:

"Zientzia zorrotzak froga guztiak aztertzen ditu (“cherry picking” bidez aukeratu beharrean), aldagaiak kontrolatzen ditu benetan funtzionatzen duena identifikatzeko, behaketa itsuak erabiltzen ditu alborapenaren ondorioak minimizatzeko eta barneko logika koherentea erabiltzen du."[7]

Adibidea. Aldaketa klimatikoa

Giza jarduerek Lurreko kliman eragin nabarmena dutela ondorioztatu duten frogetan oinarritzen da klima-aldaketari buruzko adostasuna. Ondorioz, aldaketa klimatikoa ukatzeko ohiko teknika bat “Cherry picking”-a edo datu jakin batzuetan zentratzea da. Askotan testuingurutik kanpo dauden datuak erabiliz, eta ondorioarekin gatazkan dagoen edozein datu baztertuz.

G. Thomas Farmer eta John Cook autoreek “Understanding Climate Change Denial“ liburuan adierazten dute Cherry picking-a gertatzen dela datu-aukeraketa txiki batetik eratorritako ondorioa eta proben multzotik eratorritako ondorioa desberdinak direnean. Teknika honen adibide arruntak honako hauek izanik:

  • Denbora-tarte laburren hautaketa: Denbora-serie bateko aldi laburretan zentratzea, epe luzerako joera argudiatzeko. Hori erraz lor daiteke oso datu aldakorrekin, hala nola gainazaleko tenperaturaren erregistroarekin, mutur batean hasi eta beste muturrean amaitzen den denbora-tarte labur bat hautatuz, epe luzerako joera baten erdian.
  • Adibide isolatuak: Adibide isolatuak hautatzea, kontrako emaitzara daramaten beste batzuk alde batera uzten diren bitartean. Adibidez, glaziarrak orokorrean erritmo bizkorrean atzera egiten ari diren arren, hazten ari diren glaziar isolatu gutxi batzuk ere badaude. Hazten ari diren glaziar gutxi batzuk beroketa globalaren aurkako argudio gisa erabiltzea proba guztiak kontuan ez hartuz.
  • Leku espezifikoa: Toki edo eskualde espezifiko batean zentratzea, eskualdeko datu zabalagoak alde batera utzita. Adibide arrunt bat, toki bakar bateko tenperaturaren berreraikuntza bat aukeratzea da, “Erdi Aro Bero” garaia gaur egun baino beroagoa izan zela argudiatzeko adibidez. Hala ere,   tenperatura globala berreraikitzeko mundu osoko datuak kontuan hartzen  direnean, tenperatura hotzagoak aurkitzen dira beste leku batzuetako tenperatura beroenak orekatuz. Hori kontuan hartuta, azken hamarkadetako batez besteko tenperatura globala azken 1.000 urteetako edozein garaitakoa baino beroagoa da.
  • Dokumentu isolatuak: "Ukazio" ikuspuntua ematen duten ikerketa-artikulu isolatuak hautatzea, kontrako ondorioa duten edo ukazio-artikulua ezeztatzen duten klimari buruzko artikuluak alde batera uzten diren bitartean. Adibidez, askotan aipatu izan den Richard Lindzenen artikulu batek sateliteko datuak erabiliz sentsibilitate klimatiko baxua aurkitu nahi du. Hala ere, oso gutxitan aipatzen ditu sentsibilitate klimatiko handia aurkitzen duten lan ugariak, edo Lindzenen metodologian akatsak daudela adierazten duten lanak.
  • Aipuak aukeratzea: Aipuak ikerketa edo testuingurutik kanpo hartzea, testuinguru osoak ematen duenarekin kontrastean irudi engainagarri bat aurkezteko. Climategateko mezu elektronikoetatik, zientzialariek portaera negargarria zutela adierazteko aipuak atera zituzten, testuinguru osoak (eta eztabaidatzen zen zientziaren ulermenak), zientzialariek, euren lanbidea termino teknikoetan soilik eztabaidatzen zutela adierazten zuten arren. [8]

Argudiatzean

Argudiatzean, "Aipuak hautatzea" "Cherry picking" modu bat da [6], non eztabaidatzaileak gaika aukeratzen dituen posizio bat babesten duten aipuak (edo kontrako jarrera puzten dutenak), jatorrizko aipua moderatzen dutenak edo beste testuinguru batean kokatzen dutenak alde batera uzten dituen bitartean. "Cherry picking" eztabaidetan arazo handia da, gertaerak berez egiazkoak direlako, hala ere, testuinguru egokian jarri behar dira. Ikerketa ezin denez zuzenean egin eta askotan desegokia denez, aukeratutako gertaerak edo aipuak iritzi publikoan geratzen dira eta, zuzentzen direnean ere, zuzentzen diren taldeen desitxuratze orokorra eragiten dute.

Aldebakarreko argudioa

Aldebakarreko argudioa ("Card stacking edo kartak pilatzea, karta-sorta pilatzea, kontraebidentzia alde batera uztea, alboratzea eta frogak ezabatzea ere esaten zaiona) falazia informal bat da [9], proposamen bat babesten duten arrazoiak bakarrik ematen direnean gertatzen dena, horren aurkako arrazoi guztiak alde batera uzten diren bitartean.

Peter Suber filosofia irakasleak honakoa idatzi du:

Aldebakarreko falaziak ez du argudio bat baliogabetzen. Baliteke argudioaren sendotasunean ere ez eragitea. Falazia, irakurleak eta agian geure burua ere , frogen alde balantza makurtzeko adina, eta, beraz, judizio bat justifikatzeko adina esan dugula konbentzitzean datza. Hala ere, aldebakarrekoak izan bagara, orduan ez dugu nahikoa esan epaiketa bat justifikatzeko. Beste aldeko argudioak gureak baino indartsuagoak izan daitezke. Aztertu arte ez dugu jakingo. Beraz, aldebakartasunaren falaziak ez du esan nahi zure premisak faltsuak edo garrantzirik gabekoak direnik, osatugabeak direla baizik. " [10]

"Mezu arrazionalekin, aldebakarreko argudioa edo aldebikoa erabili nahi duzun erabaki behar duzu. Aldebakarreko argudio batek argudioaren aldeko zatia baino ez du aurkezten, eta aldebiko argudio batek, berriz, bi alderdiak. Bata edo bestea erabiltzea zure beharretara eta audientzia-motara egokitzen denaren araberakoa izango da. Oro har, aldebakarreko argudioak hobeak dira entzuleak jadanik mezuaren aldekoak badira. Bi aldeko argudioak ordea, hobeak dira zure argudioaren aurka dauden audientziekin, hobeto hezita edo dagoeneko kontrako argudioen eraginpean jarri direnentzako ". [10]

"Card stacking" propaganda teknika bat da, eta entzuleek gai bati buruz duten pertzepzioa manipulatzea du helburu, alde bat nabarmendu eta beste bat zapalduz egiten da [11]. Enfasi hori lortzeko, komunikabideen partzialtasuna edo aldebakarreko lekukotasunak erabil daitezke, edo kritikarien ahotsak gaitzestea besterik gabe. Teknika hori hautagai politikoen konbentzitzeko diskurtsoetan erabili ohi da, aurkariak gutxiesteko eta duinagoak direla sentiarazteko. [12]

Hitzak, bere jatorria, "Karta-sorta pilatzeko" aztiaren trikimailuan du eta honek karta-sorta bat aurkeztean datza, dirudienez, ausaz aztertua izan dena, baina, benetan, ordena zehatz batean "pilatua" dagoena. Aztiak ordena ezagutzen du, trikimailuaren emaitza kontrolatuz. [13]

Fenomenoa edozein gairi aplika dakioke eta aplikazio zabalak ditu. Informazio espektro zabala dagoenean, gertakari batzuk nabarmenduz eta beste batzuk baztertuz. "Card Stacking" defentsa-taldeen edo agenda espezifikoak dituzten taldeen pertsuazio tresna bezala erabili daiteke.[14] Adibidez, armadan izena emateko kartel bat irudi txundigarri batean zentratu daiteke, "Bidaia" eta "abentura" hitzekin, behealdean "bi eta lau urte bitartean egon" hitzak puntu txikiago eta ez hain hautemangarri batean jartzen diren bitartean.[15]

Erreferentziak

  1. a b Klass, Gary. "Just Plain Data Analysis: Common Statistical Fallacies in Analyses of Social Indicator Data. Department of Politics and Government, Illinois State University" (PDF). statlit.org. ~2008. Archived from the original (PDF) on March 25, 2014. Retrieved March 25, 2014.
  2. Zaldua, Iban. «Mitogintzaren aurka» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
  3. Kooy, Brian K.. (2009-05). «The Internet Encyclopedia of Philosophy2009155General Editors James Fieser and Bradley Dowden. The Internet Encyclopedia of Philosophy. 1995‐. Last visited December 2008 URL: www.iep.utm.edu/ Gratis» Reference Reviews 23 (4): 12–12.  doi:10.1108/09504120910958313. ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. Goldacre, Ben (2008). Bad Science. HarperCollins Publishers. pp. 97–99. ISBN 978-0-00-728319-4.
  5. Sven Ove Hansson: Science denial as a form of pseudoscience. Studies in History and Philosophy of Science. 63, 2017, pp 39–47, doi:10.1016/j.shpsa.2017.05.002.
  6. a b "Devious deception in displaying data: Cherry picking", Science or Not, April 3, 2012, retrieved 16 February 2015
  7. Novella, Steven (26 April 2011). "A Skeptic In Oz". Science-Based Medicine. Retrieved 16 February 2015.
  8. (Ingelesez) Farmer, G. Thomas; Cook, John. (2013). Farmer, G. Thomas ed. «Understanding Climate Change Denial» Climate Change Science: A Modern Synthesis: Volume 1 - The Physical Climate (Springer Netherlands): 445–466.  doi:10.1007/978-94-007-5757-8_23. ISBN 978-94-007-5757-8. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  9. "One-Sidedness - The Fallacy Files". Retrieved 14 October 2014.
  10. a b Peter Suber. "The One-Sidedness Fallacy". Retrieved 25 September 2012.
  11. The fine art of propaganda: a study of Father Coughlin's s=Institute for Propaganda Analysis. Harcourt Brace and Company. 1939. pp. 95–101. Retrieved November 24,2010.
  12. C. S. Kim, John (1993). The art of creative critical thinking. University Press of America. pp. 317–318. ISBN 9780819188472. Retrieved November 24, 2010.
  13. Ruchlis, Hyman; Sandra Oddo (1990). Clear thinking: a practical introduction. Prometheus Books. pp. 195–196. ISBN 9780879755942. Retrieved November 24, 2010.
  14. James, Walene (1995). Immunization: the reality behind the myth, Volume 3. Greenwood Publishing Group. pp. 193–194. ISBN 9780897893596. Retrieved November 24, 2010.
  15. Shabo, Magedah (2008). Techniques of Propaganda and Persuasion. Prestwick House Inc. pp. 24–29. ISBN 9781580498746. Retrieved November 24, 2010.

Kanpo estekak

Read other articles:

Renée dari PrancisAdipati Ferrara, Modena dan ReggioPotret oleh Jean Clouet, skt. 1520.Kelahiran(1510-10-25)25 Oktober 1510Château de BloisKematian12 Juni 1574(1574-06-12) (umur 63)Château de MontargisPemakamanChâteau de MontargisWangsaValois-OrléansAyahLouis XII dari PrancisIbuAnna dari BretagnePasanganErcole II d'EsteAnakAnna d'EsteAlfonso II dari FerraraLucrezia d'EsteEleonora d'EsteLuigi d'EsteAgamaCalvinismeseb. Katolik Roma Renée dari Prancis[1] (25 Juli 1510[2 ...

Para otros usos de este término, véase Unión General de Trabajadores (desambiguación). Unión General de Trabajadores Sigla UGTSecretario/a general Pepe ÁlvarezFundación 12 de agosto de 1888 (135 años)Ideología política En la actualidad: SocialdemocraciaHistórico:SocialismoMarxismoAfiliación internacional Confederación Sindical InternacionalAfiliados 978 622[1]​Delegados sindicales 87.626[2]​[3]​Sede central Av. de América, 25. 28002 MadridSitio web www.ugt...

Comic written by Neil Gaiman Death: The High Cost of LivingCover of Death: The High Cost of Living TPB. Art by Dave McKean, featuring Tori Amos.Publication informationPublisherVertigo ComicsFormatLimited seriesPublication dateMarch, 1993 – May, 1993No. of issues3Main character(s)Death of the EndlessCreative teamCreated byNeil GaimanMike DringenbergWritten byNeil GaimanPenciller(s)Chris BachaloInker(s)Mark BuckinghamLetterer(s)Todd KleinColorist(s)Steve OliffEditor(s)Karen BergerLisa Aufenan...

509

SÉCULOS: Século V — Século VI — Século VII DÉCADAS: 450 • 460 • 470 • 480 • 490 • 500 • 510 • 520 • 530 • 540 • 550 ANOS: 504 • 505 • 506 • 507 • 508 • 509 • 510 • 511 • 512 • 513 • 514 509 (DIX, na numeração romana) foi um ano comum do século VI do Calendário Juliano, da Era de Cristo, a sua letra dominical foi D (53 semanas), teve início a uma quinta-feira e terminou também a uma quinta-feira. Ano completo Ano comum com in

The region[1] of North West England is divided into 75 parliamentary constituencies, of which 39 are borough constituencies and 36 are county constituencies. Since the general election of December 2019,[2] 31 are represented by Conservative MPs, 42 by Labour MPs, 1 by a Liberal Democrat MP, and 1 by the Speaker. Constituencies Further information: 2019 United Kingdom general election   † Conservative   ‡ Labour   ¤ Liberal Democrat  ...

2007 studio album by Triángulo de Amor BizarroTriángulo de Amor BizarroStudio album by Triángulo de Amor BizarroReleased2007Length33:09LabelMushroom PillowProducerCarlos HernandezTriángulo de Amor Bizarro chronology Triángulo de Amor Bizarro(2007) El Hombre del Siglo V(2007) Professional ratingsReview scoresSourceRatingLaFonoteca[1]MondoSonoro[2] Triángulo de Amor Bizarro, is the first album by the Galician band Triángulo de Amor Bizarro, released in 2007 by Mus...

هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (أكتوبر 2019) لوري بريستو (بالإنجليزية: Laurie Bristow)‏    معلومات شخصية الميلاد 23 نوفمبر 1963 (60 سنة)[1]  مواطنة المملكة المتحدة  مناصب سفير المملكة المتحدة لدى أذربي

Begraafplaats met basiliek en lantaarntoren Basiliek Lantaarntoren Heuvel van Notre-Dame-de-Lorette in mei 1915 Oude postkaart met de veldslag Graven Interieur van de basiliek De Nécropole nationale de Notre-Dame de Lorette is een Franse militaire begraafplaats met gesneuvelden uit de Eerste Wereldoorlog, gelegen in de Franse gemeente Ablain-Saint-Nazaire. De begraafplaats ligt een kilometer ten noorden van het dorp op de heuvel van Notre-Dame de Lorette die over de omliggende vlakte uitkijk...

Polish thriller drama television series 1983GenreThriller dramaCreated byJoshua LongWritten byJoshua LongStory by Joshua Long Maciej Musiał Directed by Katarzyna Adamik Olga Chajdas Agnieszka Holland Agnieszka Smoczyńska Starring Maciej Musiał Robert Więckiewicz Michalina Olszańska Zofia Wichłacz Andrzej Chyra Krzysztof Wach Country of originPolandOriginal languagesPolishEnglishRussianVietnameseNo. of seasons1No. of episodes8ProductionProduction companies The Kennedy/Marshall Company Ho...

Arthur Scargill yang oleh Thatcher dianggap musuh dalam selimut atau musuh dari dalam Mogok kerja penambang Britania Raya 1984-85 merupakan salah satu peristiwa mogok kerja yang dilakukan serikat pekerja tambang batu bara di Britania Raya (terutama di daerah Yorkshire) pada pertengahan dekade 1980-an (antara tahun 1984 dan 1985). Tindakan ini dilakukan untuk mencegah penutupan tambang batu bara sebagai akibat dari privatisasi tambang batu bara yang dilakukan oleh Margaret Thatcher. Tindakan i...

This article is an orphan, as no other articles link to it. Please introduce links to this page from related articles; try the Find link tool for suggestions. (June 2015) La Bibliothèque de Madame Dai was a restaurant and museum at 84A Nguyen Du Street in Ho Chi Minh City (Saigon), Vietnam. It was founded in April 1975, by Madame Nguyen Phuoc Dai, a retired lawyer and politician who converted her library into a restaurant. French President François Mitterrand ate at the restaurant in 1991.&...

Sevil ShhaidehMenteri Pengembangan Regional dan Administrasi PublikMasa jabatan20 Mei 2015 – 17 November 2015PresidenKlaus IohannisPerdana MenteriVictor PontaPendahuluLiviu DragneaPenggantiVasile Dîncu Informasi pribadiLahir4 Desember 1964 (umur 59)Sunting kotak info • L • B Sevil Shhaideh (née Cambek; lahir 4 Desember 1964) adalah seorang ekonom, PNS dan politikus Rumania. Pada 21 Desember 2016, ia dinominasikan oleh Sosial Demokrat untuk menjadi perdana mente...

Japanese manga series and franchise This article is about the manga series. For the Spanish-language court show, see Caso Cerrado. For other uses, see Case Closed (disambiguation). Case Closed36th North American volume cover, featuring Conan Edogawa名探偵コナン(Meitantei Konan)GenreMystery[1]Thriller[1] MangaWritten byGosho AoyamaPublished byShogakukanEnglish publisherNA: Viz MediaSEA: Shogakukan Asia (as Detective Conan)ImprintShōnen Sunday ComicsMagazineWeek...

For other uses, see Third Way (disambiguation). Political party in the United Kingdom Third Way LeaderDavid KerrPatrick HarringtonFounderPatrick HarringtonFounded17 March 1990 (1990-03-17)Dissolved2006 (2006) (as political party)IdeologyAnti-capitalism[1]Anti-communism[1]Euroscepticism[2]Colours  GreenWebsitethirdway.info Politics of the United KingdomPolitical partiesElections The Third Way is a former political party (founded on 17 March ...

Sporting event delegationItaly at the1928 Summer OlympicsIOC codeITANOCItalian National Olympic CommitteeWebsitewww.coni.it (in Italian)in AmsterdamCompetitors174 (156 men, 18 women) in 15 sportsFlag bearer Carlo GalimbertiMedalsRanked 5th Gold 7 Silver 5 Bronze 7 Total 19 Summer Olympics appearances (overview)189619001904190819121920192419281932193619481952195619601964196819721976198019841988199219962000200420082012201620202024Other related appearances1906 Intercalated Games Italy ...

Lambang Haut-Rhin Lokasi Haut-Rhin di Prancis Haut-Rhin, 68 (bahasa Indonesia: Rhein Hulu) adalah sebuah departemen di Prancis. Sejarah Departemen ini dibentuk selama Revolusi Prancis pada 4 Maret 1790 sebagai penerapan hukum pada 22 Desember 1789, di bagian selatan provinsi Alsace (Haute-Alsace). Perbatasannya telah berubah selama beberapa waktu: Pada 1798, memasukkan Mulhouse, dulu kota bebas dan enklaf terakhir Swiss di bagian selatan. Pada 1800, menyerap seluruh departemen Mont-Terrible. ...

Country house in Lancashire, EnglandClaughton HallThe building in 2011Location within LancashireGeneral informationTypeCountry houseLocationClaughton, LancashireCountryEnglandCoordinates54°05′19″N 2°39′19″W / 54.088724°N 2.655216°W / 54.088724; -2.655216Openingc. 1600 (1600)Technical detailsMaterialSandstone Listed Building – Grade IDesignated4 October 1967Reference no.1071676 Claughton Hall (Claughton pronounced /ˈklæftən/ KLAF-tən) is a la...

Method of representing images in 3D A simple red-cyan anaglyph image 3D red cyan glasses are recommended to view this image correctly. Anaglyph of Saguaro National Park at dusk 3D red cyan glasses are recommended to view this image correctly. Anaglyph of a column head in Persepolis, Iran 3D red cyan glasses are recommended to view this image correctly. An image demonstrating binocular rivalry. If you view the image with red-cyan 3D glasses, the text will alternate between Red and Blue. 3D red...

Indoor sporting arena in Pasay, Philippines This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Cuneta Astrodome – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (August 2020) (Learn how and when to remove this template message) Cuneta AstrodomeLocationRoxas Boulevard cor. Derham Street, Pasay, PhilippinesCoordinat...

Mobile voice messaging application This article is an orphan, as no other articles link to it. Please introduce links to this page from related articles; try the Find link tool for suggestions. (April 2023) UnmuteOriginal author(s)Justin SpragginsDeveloper(s)Unmute, Inc.Initial releaseNovember 2015Operating systemiOS, AndroidAvailable inEnglishTypeAudio streaming Social networking serviceWebsiteonunmute.com Unmute was a mobile voice messaging application, only available on the iOS platform. I...

Kembali kehalaman sebelumnya