Chaz Salvatore Bono (Los Angeles, 1970eko martxoaren 4a) LGBT eskubideen defentsan lan egiten duen aktibista da.
Biografia
Sonny Bono eta Cherren semea (Sonny & Cher bikote musikalekoak) semea da Chaz. Gaztetatik ospearen zama jasan behar izan zuen, The Sonny & Cher Comedy Hour gurasoen telebista-saioan agertzen zelako. Musikaren munduan urratsak ematen saiatu zen, baina arrakasta gutxirekin. LGBT eskubideen aldeko ekintzailetzan, berriz, nabarmentzea lortu du.
Bere esperientzietan oinarriturik, idatzi zuen Family Outing (armairutik irten familian, euskaraz) liburua 1998an.[1]
Human Rights Campaign talde aktbisitaren bozeramaile izan da, eta Estatu Batuetan Coming Out Day (armairutik ireteteko eguna) delakoa sustatzen lan egin izan du.
2009an, 39 urterekin, gizon transexual gisa agertu zen publikoki.
Erreferentziak
Kanpo estekak