Charing Cross (ingelesez ˌtʃærɪŋ_ˈkrɒs ahoskatua) Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen auzo eta bidegurutze bat da, bertan sei hiribidek topo egiten dute.
Izena antzina Londres hiri zaharretik 1,6 kilometrotara zegoen Charing herrixkari zor dio. Bertan, Ludgatetik (Londresko sei ateetako bat zena) Westminster jauregira zihoan bide bat zegoen. Bidean zihoazen bidaiariak Charingen gaua pasatzeko ostatu ohi zuten eta horrela herrixka haziz joan zen.
XIX. mendetik "Londresko erdigunetzat" jotzen da, eta Londrestik ateratzen diren errepideen distantziak neurtzeko bertan 0 abiapuntu-erreferentzia hartzen da.
Kanpo estekak