Chari Gómez Miranda

Chari Gómez Miranda
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChari Gómez Miranda
JaiotzaEspainia, 1930
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2011ko otsailaren 22a (80/81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Pedro Rodríguez García (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Televisión Española
IMDB: nm1402290 Edit the value on Wikidata

Rosario Gómez Miranda, ezagunagoa Chari Gómez Miranda izenez (Espainia, 1930Madril, 2011ko otsailaren 22a) espainiar kazetari eta telebista-aurkezle ezaguna izan zen "Doña Adelaida" pertsonaiarengatik.[1][2][3]

Biografia

Pedro Rodríguez (1935-1984) kazetari eta telebista ekoizlearekin ezkondu zen,[4] 1984an alargundu zen arte.[5] Belén Rodríguez (1966) telebistako prentsa arrosako kolaboratzailearen eta Pedro Rodríguez Gómez (1969-2012) Kuartzo Producciones enpresako zuzendari nagusiaren ama da.[6][7]

Ibilbidea

Bere hastapen profesionalak irratiaren munduan bilatu behar dira, eta 1978an Eduardo Sotillosek larunbat goizetan Espainiako Irrati Nazionalean aurkezten zuen A ciento veinte saioan parte hartzen zuen.

Baina bere ospea telebistarekin hasi zen, 1990ean, Jesús Hermidak fitxatu zuenean, A mi manera saioaren barruan egunero Cristal telenobela venezuelarraren kapituluaren laburpen eta iruzkin labur bat egiteko. 'Adelaida Andrea' izengoitiarekin, Gómez Mirandak publikoaren sinpatiak irabazi zituen kameren aurrean, maruja arketipoaren (edo etxekoandrearen) pertsonaia eginez.

Telenobela eta Hermidaren saioa amaitu ondoren, 'Adelaida andreak' TVEn jarraitu zuen beste telenobela batzuk aurkezten.

Gómez Mirandak Antena 3eko Vaya fauna (1992) gazteentzako saioa aurkeztu zuen parentesi labur batean izan ezik,[8] haren ondorengo karrera oso lotuta egon zen María Teresa Camposekin, eta harekin lan egin zuen Telecincon Día en día saioan, 2004an saioa bertan behera gelditu arte. Antzerkian ere sartu zen eta 1998an Juan Ignacio Luca de Tenaren Don mujeres a las nueve muntaian parte hartu zuen.

1996-1999 bitartean, Telecincoko El súper. Historias de todos los días seriean parte hartu zuen, bezero klepeptomanoa eta supermerkatuko kotila zen Doña Úrsula-ren papera interpretatuz.

2011ko otsailaren 22an hil zen, gaixotasun luze baten ondoren. Hurrengo egunean erraustu zen.[2][3]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2001ean, Andaluziako Kazetaritza Saria jaso zuen, telebista-modalitatean.[9]

Erreferentziak

  1. «ABC MADRID 24-02-2011 página 65 - Archivo ABC» abc 2019-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  2. a b «Ha fallecido Chari Gómez, la 'Doña Adelaida' de los culebrones de los 90 | Televisión | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Muere Chari Gómez Miranda «Doña Adelaida»» www.larazon.es 2011-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (2012-07-07). «Pedro Rodríguez, productor televisivo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (1984-12-15). «El periodista Pedro Rodríguez, muerto de un infarto a los 49 años» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  6. Hemeroteca El País
  7. Muere Pedro Rodríguez
  8. (Gaztelaniaz) Albert, Antonio. (1993-01-31). «Vaya fauna /» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  9. Hemeroteca ABC

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!