Cerro Medusa mugako sumendi bat da, Nevado Ojos del Saladoren inguruan, Tinogasta departamenduan, Catamarca probintziako ipar-mendebaldean, Argentinan eta Atacama eskualdean, Txilen. El Muerto eta Nevado Ojos del Salado sumendien artean dago zehazki. Medusa sumendiak itsas mailatik 6120 metroko altuera du eta teknikoki igotzeko erraza da, hala ere distantzia handiengatik jende gutxi erakartzen du. Batzuetan, Viento sumendiarekin nahasten da, apur bat hegoalderago dagoena.
Kanpo estekak