Cellorigoko gudua jadanik desagertutako Cellorigoko gaztelua kontrolatzeko 882 eta 883 urteetan .
Lehendabiziko gudua
882an Banu Qasitarren Mohamed ibn Lope, Lope ibn Musa aita bezala betidanik kristauekin harreman ezin hobeak zituena, Al Mundir Kordobakoa emirrarekin bat egin zuen. Honek Zaragoza hartzeko espedizioa prestatu zuen Ebro haranean. Bidean Errioxa konkistatu zuten Zaragozako wali Ismail ibn Musa eta Tuterako wali Fortun ibn Musa (Mohamed ibn Loperen osabak zirenak) jabeak zituela. Cellorigo heltzean gaztelua hartu nahi zuten, gertuko Obarenes mendiak zeharkatzeko pasabideetako bat defendatzen zuelako. Gaztelua Bela Ximenez Arabako kondeak defenditua izan zen. Guduan armada biek erori asko bazituzten ere, musulmanek ez zuten gaztelua hartu. Hori zela eta Al-Mundirrek amore eman eta Pancorborantz jo zuen, beste pasabide baten bila. Bertan beste gudua izan eta berriro erori asko izan ondoren, amore egin behar izan zuen.
Bi porrota izan ondoren, Alfontso III.a Asturiaskoak Diego Porcelos eta Belari Mohamed ibn Lope jazartzea eskatu zien. Banu Qasirenak gorriak ikusi ondoren, Alfontsori bake-akordioa eskatu zion, hala ere, ez zuen lortu.
Bigarren gudua
883an Al Mundir Kordobakoaren Almonder eta Abuhalitek zuzendutako armadak Zaragozako harresiak bota eta Monjardin eta Lizarrako merindadearen beste herri arpilatu eta gero, aurreko urtean egindako bidai bera egin zuen. Berriro Cellorigoko gazteluan beste gudua izan zuten, nahiz eta Mohamed ibn Loperen laguntzarik gabe. Emaitza aurrekoa baino txarragoa izan zen, berriro arbuitatuak izan zirelako. Musulmanek Pancorbon eta Castrojerizen saiatu arren, emaitza bera lortu zuen. Etsita Asturiasko Erresumatik irteteko enbaxadoreak bidali zizkioten Alfontso III.a Asturiaskoari.
Bibliografia
- Juan Antonio Llorente, "Noticias históricas de las tres Provincias Vascongadas", 1806 online
- Espainiako Historiako Erret-Akademia, "Diccionario geográfico-histórico de España" online
Kanpo estekak