Carmen de Icaza

Carmen de Icaza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen de Icaza y de León
JaiotzaMadril1899ko maiatzaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1979ko martxoaren 16a (79 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaFrancisco A. de Icaza
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
ingelesa
italiera
latina
greziera
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, kazetaria, politikaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)El Sol
Ya (egunkaria)
Blanco y Negro (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAuxilio Social
Espainiako Gurutze Gorria
Izengoitia(k)Carmen de Icaza, Valeria de León eta Cil
IMDB: nm0406661 Edit the value on Wikidata

María Carmen de Icaza y de León (Madril, 1899ko maiatzaren 17a, Madril, 1979ko martxoaren 16a) kazetari eta idazle espainiarra izan zen, idatzitako eleberri arrosengatik ezaguna. Haren lanak asko itzuli ziren, eta 1945ean «urteko idazlerik irakurriena» izendatu zuten. Auxilio Socialeko Idazkari Nagusia izan da, Sección Femeninako kide nabarmena. Diktadura frankistaren Propagandaren zuzendaritzan parte hartu zuen. Clareteko VIII. baronesa izendatu zuten 1951n.[1]

Biografia

Francisco Asís de Icaza y Beña eta Beatriz de León y Loynaz senar-emazteen bigarren alaba izan zen. Senar-emazteek sei seme-alaba izan zituzten: Beatriz, María Carmen, Ana María, Francisco de Asís, María Luz eta María Sonsoles.[2]

1925ean aita hiltzean El Sol izeneko egunkarian hasi zen idazten,[3] baita ABC, Blanco y Negro eta Ya argitalpenetan ere.

1930eko otsailaren 14an, Pedro Montojo Sureda koronelarekin ezkondu zen, gerora Telefonicako zuzendari izan zena. Alaba bakarra izan zuten, Paloma, Iñigo Méndez de Vigo y del Arcorekin ezkondu zena eta harekin lau seme-alaba izan zituen: Iñigo, Beatriz, Pedro eta Valeria.[4]

Eleberrigilea

Valeria de León ezizenarekin idatzitako La boda del Duque Kurt (1935) eleberriarekin egin zen famatu. Geroago, Talia izenburuarekin berrargitaratu zen. [5]

Bere bigarren eleberriak ospe handia eman zion, Cristina de Guzmán, profesora de idiomas (1936). Izan ere, irrati-nobela formatura egokitu eta arrakasta handia lortu zuen.[6] Antzerki eta zinema formatuetara ere egokitu zen bi aldiz, 1943an eta 1968an, bigarrenak Rocío Dúrcal, Arturo Fernández eta Emilio Gutiérrez Caba protagonista zituela. La fuente enterrada (1950) lana ere zinemara egokitu zen.[7]

Auxilio Social-eko Idazkari Orokorra

Gerra Zibilaren hasieran, Mercedes Sanz-Bachillerrekin batera Auxilo Sociala sortu zuen eta ondoren, erakundeko Idazkari Orokorra bihurtu zen. [8][9][10] Argirik gabeko etxerik ez eta ogirik gabeko espainolik (Ni un hogar sin lumbre, ni un español sin pan) lema egozten zaio.[11]

1937ko ekainean, Dionisio Ridruejorekin batera falangisten komisio bat zuzendu zuen nazien Kraft durch Freude-ren hitzaldi batera joateko. Ondoren, Adolf Hiltlerrekin bilera labur bat izan zuen.[12] Izan ere, aitaren lana zela eta Berlinen egondako urteetan alemana ikasi zuen.

Mugimenduaren Propagandaren Idazkari Orokor

1940ko urtarrilaren 20an, 23an argitaratuta, Mugimenduaren Propagandaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkari Orokor izendatu zuen Ramón Serrano Suñer-ek.[13]

Sariak eta Aitortzak

  • 1951n Clareten Baroniako noblezia-titulua jaso zuen, baita Arenyko konderrikoa, alabak erabili zuena. Egungo Clareteko baroia, Íñigo Méndez de Vigo eta Montojo da, Icazaren iloba.[15]

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carmen de Icaza

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!