Carmen Mola (Espainia, 2018) hiru gidoilariko taldearen izengoitia da, Antonio Santos Mercero, Agustín Martínez eta Jorge Díazek osatua. Hiru idazle espainiarrek Alfaguara argitaletxean 2018tik aurrera La novia gitana liburuarekin hasitako eleberrien saila argitaratu zuten. Elena Blanco inspektorearen pertsonaia da protagonista. [1] Hiru urtez uste izan zen atzean bere identitatea anonimoki mantendu nahi zuen idazle bat zegoela.[2][3] Autore horien benetako nortasuna 2021eko urrian ezagutu zen, Planeta Saria irabazi zutenean La Bestia eleberri berriarekin.[4]
Ustezko biografia
Molari egozten zioten fikziozko biografiaren arabera, idazlea unibertsitateko irakaslea zen, eta horrelaxe justifikatzen zituen, elkarrizketa batean, izengoitia erabiltzeko zituen arrazoiak:[5][6]
Egia esan, hainbeste arrazoi daude...ez dut ulertzen zergatik ez duten beste autore batzuek ere egiten. Hasteko, uste dut garrantzitsuena eleberria dela, ez nork idatzi duen. Zer ardura du emakume eder eta altu batek edo gizon itsusi eta baxu batek idatzia izatea? Bi emakume ijitoen historia irakurtzea zen nire interesa, baita Mina Mazziniren abestien zale zen polizia-inspektorea ere, bi horien heriotzak ikertzen baitzituen. Baina arrazoi gehiago zeudela esan dut. Nire lehen eleberria da, eta horrek esan nahi du profesionalki beste zerbaitetan aritzen naizela. Ez nuen nahi nire lankideek, lagunek, koinatek edo amak jakitea neska gazte bat hiltzen duen norbaiten gainean idaztea bururatu zitzaidanik, garezurrean zulaketak eginez, zizare-larbak sartu eta burmuina nola jaten duten ikustera esertzeko… Ez zuketen ulertuko, denentzat hain konbentzionala naiz… Gehiago dago. Eta eleberria erabateko porrota izan balitz? Azalpenak eman beharko nituzke eta lotsa handia izango nuke. Eta, aldiz, arrakasta izugarria balitz? Beharbada, bizitza aldatzera behartuta egongo nintzen, ez dut nahi, oso gustura nago nirearekin… Arrazoi gehiago bururatuko litzaidake, seguru nago.
Prentsak «Espainiako Elena Ferrante»-tzat jo zen Carmen Mola.[7]
Carmen Molak 2021eko Planeta saria irabazi zuen La bestia nobelarekin, La novia gitana, La red púrpura, La niña eta Las Madres nobelen arrakasten ondoren. Horiek guztiak Penguin Random Housek argitaratuak izan dira.[1] Elena Blanco inspektorearen trilogia arrakastatsuak 250.000 aletik gora saldu ditu eta 10 herrialde baino gehiagotara zabaldu da[8]. 2021ean telesail batera egokitu zen trilogia, Paco Cabezasek zuzendua.
Eraginak
Molak Pierre Lemaitre, Fred Vargas, Benjamin Black, Alicia Giménez Bartlett edo Víctor del Árbol aipatzen ditu eragile gisa.[9]
Lanak
2018ko maiatzaren 17an argitaratu zen Alfaguara argitaletxean bere lehen liburua, La novia gitana. Lan horrekin Inspectora Elena Blanco sagari hasiera eman zion Carmen Mola hirukoteak. Lehen nobelak izan zuen arrakasta ikusita, Alfaguarak La Red Púrpura izenarekin bigarren emanaldia argitaratu zuen 2019ko apirilaren 4an, zeinetan La novia gitana lanean hasitako ikerketarekin jarraitzen zen. 2020ko maiatzaren 28an argitaratu zen La Nena, sagaren hirugarren eleberria eta La novia gitana trilogiaren azken eleberria. Aurreko liburuetan garatutako historiaz bestelakoa da, baina pertsonaiak berak ditu ardatz. 2021eko azaroaren 4an 2021. urteko Planeta Saria irabazi zuen La Bestia eleberria kaleratu zen.[10][11] 2022an, Inspectora Blanco, Las madres seriearen laugarren emanaldia argitaratu zen.[12]
Zortzi herrialdetan itzuli dute Molaren lana, eta salmenta-datuen arabera, 250.000 ale baino gehiago saldu ditu. Horrez gain, Diagonal TVk eta Viacom International Studios-ek ekoitzitako telebista-serie batera egokitu da, AtresMedian ikus zitekeenera.[13][14]
2021. urtean La bestia argitaratu zuen, Carmen Molak idatzitako laugarren eleberria eta Planeta argitaletxean argitaraturiko lehena, urte horretan bertan Planeta Saria irabazi zuena, milioi bat euroko saria jaso zuena.[15] Eleberriaren historia Madrilen 1834an gertatutako kolera-izurritean kokatzen da, eta hiriko auzo behartsuenetako nesken krimen-bolada batean oinarritzen da.[16]
2023an El Infierno eleberria argitaratu zen, Planeta argitaletxearekin batera.[17]
Argitaratutako lanak
Elena Blanco inspektorearen seriea:
- La novia gitana (Alfaguara, 2018)
- La red púrpura (Alfaguara, 2019)
- La nena (Alfaguara, 2020)
- Les Madres (2022)
Beste lan batzuk
Erreferentziak
- ↑ a b 324cat. (2021-10-15). Carmen Mola, pseudònim de tres guionistes, guanya el Planeta, dotat amb un milió d'euros. .
- ↑ Davila, Iago. (18/12/2020). Carmen Mola: “Estoy intentando que haya más libros de Elena Blanco”. Revista GQ.
- ↑ Escur, Núria. (26/05/2020). Carmen Mola: “Entre la sangre y el suspense me quedo con la primera, claro”. La Vanguardia.
- ↑ Carmen Mola gana el Planeta y se desvela su identidad real: son tres hombres
- ↑ Entrevista a Carmen Mola | El Quinto Libro. 2019-07-31.
- ↑ Carmen Mola: «No estoy muy segura de que las autoras con seudónimo tengamos alma». 2020-07-20.
- ↑ Carmen Mola: “Entre la sangre y el suspense me quedo con la primera, claro”. 2020-05-26.
- ↑ (Gaztelaniaz) Río, Judith Del. (2024-04-23). «En qué orden leer los libros de Carmen Mola (cronológico)» LibroRecomendable (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ Galindo, Juan Carlos. (2018-06-01). ¿La Elena Ferrante española?. ISSN 1134-6582..
- ↑ Aragón, Heraldo de. «Ya hay fecha de publicación del nuevo libro de Carmen Mola» heraldo.es.
- ↑ Press, Europa. (2021-10-15). «Tres guionistas con el seudónimo Carmen Mola ganan el Premio Planeta 2021 con 'La bestia'» www.europapress.es.
- ↑ «Penguin Libros | Carmen Mola: sobre el autor» Penguin Libros ES.
- ↑ Arcoya, Encarni. (2021-02-28). «Carmen Mola: su trilogía. Descubre a la Elena Ferrante española» Actualidad Literatura.
- ↑ 'La novia gitana', de novela imprescindible a nueva serie de Paco Cabezas y Atresmedia. 2021-04-22.
- ↑ Abella, Anna. (2021-10-14). «El Premio Planeta 2021 se convierte en el mejor pagado del mundo, con un millón de euros» elperiodico.
- ↑ «Argumento de 'La Bestia', la novela ganadora del premio Planeta 2021» Las Provincias 2021-10-16.
- ↑ Press, Europa. (2023-05-30). «Carmen Mola publicará el thriller histórico 'El Infierno' el próximo 4 de octubre» www.europapress.es.
Kanpo estekak