Carlos Zayas

Carlos Zayas


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977ko uztailaren 4a - 1979ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Teruel (en) Itzuli
Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
JaiotzaPalma Mallorcakoa1933ko abuztuaren 30a
Herrialdea Espainia
Heriotza2021eko azaroaren 29a (88 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Carlos Zayas Mariategui (Palma Mallorcakoa, 1933ko abuztuaren 30a) kazetari, politikari eta ekologista espainiarra. Massiel bikotekidea izan zen.

Biografia

Kazetaritza eta Zuzenbidea ikasi zuen. Frankismo garaian antifrankismoan aritu zen eta bi aldiz preso sartu zuten, 1958an eta 1963an. Klandestinitatean PSOEko militantea izan zen.[1] Cuadernos para el Diálogo eta España Económica aldizkarietan idatzi zuen. Geroago Cambio 16 aldizkariaren eta El Mundo egunkariaren sortzaile bat izan zen. 1977an Partido Socialista Obrero Español (PSOE) alderdiaren zerrendetan hauteskudentara aurkeztu zen; Teruel barrutitik diputatu aukeratua izan zen.

Azken urtetan eskuinean kokatu zen, Unión Progreso y Democracia alderdiari lagunduz. Dena dela, egun ez dago inongo alderdi politikotan. Azken hogei urtetan, bestetik, ekologismoan militatu du, Mallorkako Amics de la Terra erakundean, Friends of the Earth International sarean, munduko garrantzitsuenetariko bat.

Massiel abeslariaren bikotekidea izan zen; elkarrekin seme bat dute, Aitor Carlos, 1977an Londresen jaioa.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!