Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1975, New York, Carlitos Brigante (Al Pacino) puertorikoar jatorriko heroina-trafikatzaile ohia bost urtez preso egon ondoren espetxetik atera berria da, droga-trafikoa uzteko asmoz. David Kleinfeld abokatu kokainazale eta adiskidearen laguntzaz gau klub bateko kide bilakatzea lortuko du eta Gail (Penelope Ann Miller) neskalagun ohiarekin harremana berrezkuratzen saiatuko da, baina krimenaren munduan bide zuzena jarraitzen ez zaio erraza izango.