Caracasko katedrala, ofizialki Santa Anaren metropoli-katedrala Caracas (Venezuela) hiriko eliz katoliko nagusia da. Hiriko erdigune historikoak kokatuta, 1665 eta 1674 artean eraiki zen.[1] Haren estiloa neoklasikoa da. Arkitektoa Juan de Medina izan zen. Lurrikarak direla eta, elizak aldaketa batzuk ezagutu zituen. Eliza Santa Anari eskainia izan zen.
Historia
1665ean eraikitzen hasi zuen Juan de Medinak, 1641eko lurrikararen ondorioz bertan suntsitutako eliza txikia ordezkatzeko. Lanak 1674an amaitu ziren. Fatxada 1771koa da, Francisco Andrés de Menesesek egina. 1812ko lurrikarak kaltetua, bere dorrea (Caracaseko izkinetako bati izena ematen diona) tamainaz murriztua izan zen. 1866an bere fatxadan frontispizio bat eraiki zen. 1932an eta 1960an zaharberritze eta aldaketa lanak egin ziren tenplu osoan.[2] [3]
Arkitektura
Oinplano basilikaleko eliza da, 5 nabez osatuta dagoena: erdiko habearte bat eta bi habearte txiki alde bakoitzean. Erdiko habeartea alboetako habearteetatik bananduta dago, zirkuluerdiko arkuei eusten dieten kapitel konposatuko sekzio oktogonaleko zutabeen bidez. Aldare nagusia eta erretaula nagusia erdiko habeartearen atzealdean dagoen presbiterioaren barruan daude.
Kanpandorreak lau gorputz ditu eta sekzio karratukoa da; hirugarren gorputzean kanpandorrea dago. Aurpegi nagusiak, fatxada erretaula deritzona irudikatzen du. Eliza elementu neoklasikoz osatuta dago eta lau kaletara ematen duten hiru gorputz ditu. Gaur egun, kanpai-hotsez gain, hainbat abestiren soinuak igortzen dituen erloju bat dago dorrean.
Nabarmentzeko modukoak dira barruko hiru kapera:
Erreferentziak
Kanpo estekak