Can Modolell, Kataluniako Baix Llobregat eskualdeko Viladecans udalerriaren erdigunean dagoen eraikin historiko bat da, Bartzelonako probintzian. Gaur egun Viladecansko Udalaren egoitza da.
XVI. mendean piraten aurkako defentsa gisa eraikitako dorredun eraikina da. 1892an estilo neogotiko-modernistan zaharberritua izan zen.