CETME akronimoa (Centro de Estudios Tecnicos de Materiales Especiales, "Material Berezien Azterketa Teknikorako Zentrua" ) 1949 Espainiak indar armatuentzat fusil berri bat sortzeko martxan jarri zuen zentro bat zen, bertan subfusiletatik metrailadoreetaraino diseinatu zirelarik.
Hala ere besterik gabe esaten denean, 7,62 NATO kalibrean kamaratutako CETME borroka fusilei buruz hitz egiten ari dela suposatzen da. Fusil familia honen lehenengo prototipoak 1950ko hamarkadan ikusi zuten argia, 1956ean produkzioan hasi zelarik hurrengo urtean Espainiar armadan errifle nagusi bezala hartua izateko.
CETME borroka fusilak
1950.en hamarkada hasieran CETME zentrora Ludwig Vorgrimler su arma diseinatzaile alemaniarra iritsi zen. Ludwig Vorgrimler Bigarren Mundu Gerran Mauser Werke arma etxe famatuarentzat lanean ibili zen, bertan arma desberdinak diseinatu zituelarik. Vorgrimler Stg45 eraso fusilaren diseinatzaileetako bat izan zen eta hemendik etorri zen CETME fusila diseinatzeko bidea. Frantzian CEAM/AME fusilaren inguruan lanean jardun zuen, Stg45 eraso fusilaren bidea jarraituz, baina frantziar gobernuaren interes faltaren ondorioz Espainiara iritsi zen. Espainian lanean jarraitu zuen CETME fusilari forma emanaz, 1950ko hamarkada erdialdera CETME modelo A fusilak argia ikusi zuelarik.
Borroka fusilaren lehenengo diseinuak 7,92 x 40 CETME kartutxoaren inguruan diseinatu ziren. Kartutxo honek bala aluminiozko bala luze eta zorrotz bat zerabilen, eta nahiz eta egokia zela ikusi, alde batera utzi zen 7,62 NATO kartutxoaren inguruan lanean hasteko. Azkenik fusila kartutxo honetara egokituta egin zen, ala ere A eta B serietako fusilek 7,62 NATO neurriko kartutxoak tiratzen zituzten arren, kartutxo indartsuak produzitzeko problemak zirela eta, bala arinago bat eta bolbora gutxiago zuten kartutxo berezian erabiltzen zituzten 7,62 Español bezala ezagunak zirenak. 1964ean CETME C modeloa produkzioan sartu zen arte CETME fusilek ezin zituzten NATOko espezifikazioak betetzen zituzten kartutxoak tiratu, garai berdinean NATOko kartutxoekin aldagarriak ziren kartutxoak (nahiz eta espezifikazioak guztiz ez bete), 7,62 NATO-Español deituak, produzitzen hasi zirelarik Espainian.
Lizentzia salketa, Hecker & Koch
1957an Hecker & Koch (H&K) etxe alemaniarrak CETME modelo A fusila Alemanian produzitzeko lizentzia erosi zuen. Lizentzia honen kondizioterako bat H&K etxearentzako mundu mailako esportazio esklusiba izan zen. Ordainetan H&K etxeak armaren diseinu problema batzuk konpondu zituen.
1958.ean hasi zen produkzioa Alemanian H&K G3 izenpean, 1999 arte iraun duelarik. H&K etxeak, CETME fusilen arrabol bidezko itxiera erdizurrunaren diseinuan oinarriturik HK33 eraso fusila, HK21 eta HK23 metrailadoreak, MP5 subfusilak eta beste hamaika arma diseinatu eta produzitu ditu.
Ezaugarri teknikoak
- Herrialdea: Espainia
- Kalibrea: 7,62 x 51 NATO
- Funtzionamendua: Arrabol bidezko itxiera erdizurruna
- Pisua: 4,4 kilogramo
- Luzera: 1050 milimetro
- Kanoiaren luzera: 415 milimetro
- Elikagailua: 20 eta 30 balako kargadorea
- Su abiada: 550-600 bala minutuko
Kanpo estekak