Buztangorri ilun

Buztangorri ilun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaMuscicapidae
GeneroaPhoenicurus
Espeziea Phoenicurus ochruros
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Zabalera25 cm
Kumaldiaren tamaina4,9
Errute denbora14 egun
Arrautza

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) Muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, hego eta erdialdeko Europan, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Asian bizi dena[1].

Izenak dioen bezala, kolore iluneko txoria da. Burua eta bizkarra beltzak ditu eta azpialdea gris iluna da. Buztana gorri-laranja du. Emeak grisak dira erabat. 14 cm luze da eta 24 zentimetroko hego-zabalera du.

Hiri eta herrietako lorategietan eta mendialdean bizi da. Eraikinetako edo harkaitzetako zuloak baliatzen ditu belarrezko habiak ezartzeko. Intsektuak, fruituak eta haziak jaten ditu.

Deskribapena

Bere izenak adierazten duen bezala 14 cm inguruko tamainako hegazti honen ezaugarririk nabarmenena bere buztan gorri ikusgarria da. Izan ere hauxe da ia bere lumajearen xehetasun bakarra, helduetan zein heldugabeetan nabaritzen dena.

Espezieak dimorfismo sexual nabarmena du; arraren lumajea emearena baino askoz deigarriagoa da. Izan ere arraren diseinua nahastezina da, buztana eta ipurtxuntxurra gorriak dira eta gainontzeko lumajea gris-arbel kolore oso ilunekoa, ia beltza bularrean eta buruan. Lumaje ilun eta uniforme honetan, bere hegoetan duen orban zuri bat nabarmentzen da, barez ere hegaldia hasten duenean. Emea, ordea, heldugabeak bezala, diskretuagoa da arrarengan beltza edo gris-arbel kolorea dena, emean tonu gris-arrexka bat da. Gazteak eta emeak buztangorri argiaren oso antzekoak dira, baina haiengandik bereizten dira arreak izan beharrean grisak izateagatik eta, batez ere, azpiko okre antzeko kolorerik ez dutelako.

Espezie honen beste ezaugarri bat buztaneko dardarazko mugimendua da, urduri edo larrituta daudenean maizago egiten dute.

Deiari dagokionez, errepikatzen den “tic” bat da, nahiz eta “sip” edo “tic-tak” antzeko bat ere izan daitekeen.

Ez dute eztei-garaian bakarrik kantatzen, beste sasoi batzuetan ere egin dezakete euren lurraldea defendatzeko, normalean goialde baten pausatuta egiten dute, bai harkaitz batetik edo eraikin batetik. Gorgojeo antzeko azkar bat egiten dute, zeinetan oso bereizgarriak diren nota zarrastatuak tartekatzen dira, papera zimurtzean ateratzen den zarataren nahiko antzekoak.[2]

Biologia eta ohiturak

Buztanzuri ilunak normalean janaria lurrean bilatzen du. Ia intsektuz bakartik osatua dago, baina negu sasoian, urriak direnean, fruitu eta hazi batzuek ere jaten dituzte.

Hegazti hauek apirilaren amaieran hasten dira ugaltzen. Ugalketa garaian bi txitaldi, batzuetan hiru egiten dituzte. Habia zuloetan egiten dute, naturaletan, hala nola harkaitzetan aurkitzen direnetan edo artifizialetan (horma baten barrunbean, erlaitzetan, etab.). Emeak bakarrik eraikitzen du, belar lehorrekin, goroldioarekin, zurtoinekin eta beste landare-zuntz batzuekin, eta barrualdea artilez, ilez edo lumaz estaltzen du. Errunaldia, orokorrean bost arrautza zuriz osatuta egoten dira, baina laukoak edo seikoak ere izan daitezke. Inkubazioak 12 eta 16 egun artean irauten du, gainera emeak bakarrik egiten du.

Txitak gris ilun koloreko lumatxa dute, eta nidikolak dira, jaio eta bi aste ingurura uzten dute habia, normalean oraindik hegan ondo egiten ez dutela.

Banaketa habitata eta estatusa

Buztangorri hauek mota guztietako harkaitzetan bizi dira, itsasoaren ertzean dauden itsaslabarretatik hasi eta goi-mendikoetaraino, harrobiak, malda harritsuak, harriak dituzten mendi-belardiak… Habitat mota hauek espeziearen jatorrizko inguruneak ziren; hala ere gaur egun giza eraikuntzak ere okupatzen dituzte, hala nola elizak, dorreak, eraikin hondatuak, etxebizitzak, harresiak etab.

Paleartiko hegoaldeko mendietako espeziea da. Gaur egun, ia Europa osoan egiten du habia. Mediterraneotik hasi eta Suediako hegoaldeko muturreraino. Afrikako iparraldean eta Asiako mendebaldean, ekialdeko Tibeteko goialdera arte. Iberiar penintsulan zehar hedatua, bere iparralde erdian da ohikoena.

Euskal Herrian banaketa orokorra du. Gure lurralde osoan dago, nahiz eta banaketa ez izan homogeneoa. Eremu menditsuetan ohikoa da, lur apurtuetan, harritsuetan, eta urriak eremu landuetan eta lautada handietan, bertan arrokarik ezean hormak, harrizko erlaitzak, hondakinak eta bestelako eraikuntzak kolonizatu ditu.

Buztangorri ilunaren dentsitate handiena duten eremuak zalantzarik gabe, harkaitz azalera ugariko belardi menditarrak eta kareharrizko mendilerroetako eremu karstikoak dira.

Taxonomia

Buztangorri ilunaren azpiespezieak hiru multzotan banatzen dira:
Phoenicurus ochruros phoenicuroides multzoa

  • Phoenicurus ochruros phoenicuroides
  • Phoenicurus ochruros rufiventris
  • Phoenicurus ochruros xerophilus

Phoenicurus ochruros ochruros multzoa

  • Phoenicurus ochruros ochruros
  • Phoenicurus ochruros semirufus

Phoenicurus ochruros gibraltariensis multzoa

  • Phoenicurus ochruros gibraltariensis
  • Phoenicurus ochruros aterrimus

Galeria

Erreferentziak

  1. Svensson, Lars; Peter J. Grant (1999). Collins Bird Guide. Londres: HarperCollins
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 240 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!