Bustoa giza gorputzaren goialdearen irudikapen bat da. Margolaritza, eskultura, marrazkia edo irarlanean izan daiteke. Burua, sorbaldak, besoen hasiera eta paparraren zati bat hartzen ditu bustoak. Lehen bustoak Antzinako Egiptotik ezagutzen dira. Eskulturan, haitzurdina, brontzea edo granitoa bezalako materialak erabiltzen dira bustoak eratzeko.
Busto geminatua bi aurpegiko bustoa da, aurpegi ezberdineko bi pertsonaia irudikatzen duena, bizkarra bizkarraren aurka, baina, ohi, osotasun bakar bat eratuz buruaren gainaldearen eta ilearen bateratzeaz.
Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!