Buenos Aires aintzira edo General Carrera aintzira, Patagonian, Argentina eta Txile artean, dagoen aintzira da. Argentinan Lago Buenos Aires («Buenos Aires aintzira») du izena; Txilen, berriz, Lago General Carrera («General Carrera aintzira»). Hego Amerikako laugarren aintzirarik handiena da, Maracaiboko aintzira, Titikaka eta Pooporen ondoan[1].
Geografia
1850 km²ko eremua hartzen du, horietatik 970 Txileko Aisén eskualdean eta 880 Argentinako Santa Cruzko probintzian. Gehienezko sakonera 590 mkoa da[1]. Aintzirak Andeetako glaziarretatik datorren ura hartzen du, eta hustubidea Ozeano Barean itsasoratzen den Baker ibaia da. Ekialdean Fénix Chico deritzon ibaiadar txiki bat ere dauka.
Eskualdeko klima latza denez gero, aintziraren ertzean herri gutxi dago: Puerto Ingeniero Ibáñez (iparraldeko ertzean) eta Chile Chico (hegoaldekoan) Txileko aldean, eta Los Antiguos Argentinako aldean.
Turismoa
Aintziraren barnean dagoen "Catedral de Mármol" (Marmolezko katedrala) uhartea da ondare turistiko nagusia. Bestalde amuarrain ugari ere badagio eta arrantzale ugari joaten dira aintziraren ertzetara haiek harrapatzera.
Erreferentziak
Kanpo estekak