Brígida Baltar (Rio de Janeiro, 1959 - 2022ko urriaren 8a) Brasilgo argazkilaria eta artista multimedia zen.[1][2][3]
Biografia
1980ko hamarkadaren amaieran, Brígida Baltarrek Escola de Artes Visuais do Parque Lage arte-eskolan ikasi zuen, eta Rio de Janeiroko Visorama Taldearen proiektuetan parte hartu zuen.
Bere lanean irudikatzen ditu, argazki, marrazki edo film laburren bidez, artista gisa izan duen esperientzia, eta feminitateari, pribatutasunari eta natura domestikoari lotutako unibertsoa.[4]
Lanak
Hauexek dira bere lan batzuk:[5]
- Abrigo, 1997
- Estructura, 1997
- Coleta da Neblina 1994-2004, elementu natural eta iragankorrekin, hala nola ihintza eta Serra das Araras edo Serra dos Órgãoseko behelainoa, Rio de Janeiron.
- Casa da Abelha 2002, 25. São Pauloko Nazioarteko Biurtekoa, ARCO….
- Coleta da Neblina, 2003, Museum of Contemporary Art - MOCA.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak