Bruselako udaletxea (frantsesez: Hôtel de Ville; nederlanderaz: Stadhuis) Belgikako hiriburuko udaletxea da. Grand-Place izeneko plaza ospetsuan dago.
Alde zaharrena 1402 eta 1420 artean eraiki zuten Jacob van Thienenen agindupean. Bost urte geroago Karlos Ausarta Borgoinako dukeak hala aginduta, bigarren zatia eraikitzeri ekin eta 1444an amaitu zuten. Gilen de Voghel izan zuen arkitektoa, 1452an Magna Aula ere eraiki zuena.
Kanpo estekak