Bring It On (euskaraz Eman Egurra), 2008ko Peyton Reed estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Kirsten Dunst, Eliza Dushku, Jesse Bradford eta Gabrielle Union aktoreek antzeztu zuten.
Film ugarik osatzen duten saila osatzen du eta jarraipen hauek dauzka: Bring It On Again (2004), Bring It On: All or Nothing (2006), Bring It On: In It to Win It (2007), Bring It On: Fight to the Finish (2009), Bring It On: Worldwide Cheersmack (2017) eta Bring It On: Halloween (2022).
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, San Diego hiriko Rancho Carne institutuko Toros saskibaloi taldeak txapelketa nazionaleko trofeoa bereganatzeko koreografia erakargarri bat du. Baina neska animatzaile taldeko Torrance Shipman kapitain berriari garaipenerako bidea okertu zaio, aurreko kapitainak koreografia ohostu eta orain dantza egiten duen Clover taldeko animatzaileak erabiltzen baitu. Toros taldeko animatzaileek koreografia berri bat sortzen etsi-etsian dabiltzan bitartean, Isis (Gabrielle Union) buru duen Clover taldeak bere arazoak ere badauzka: txapelketa jokatzeko desplazamenduen gastuak ordaintzeko diru asko lortu beharrean baidaude. Tentsioa areagotu eta denbora agortuz doan heinean, bi kapitainek beren taldeak lur jota utziko dituzte. Talde bakar batek bakarrik ekar dezake trofeoa etxera, hortaz, onenak irabaz beza.
Aktoreak
Kanpo estekak