Nahiz eta nazioartean ospetsuak diren egileen lanak bildu, museoaren elementu erakargarriena Boteroren beraren lanak dira. Han bildutako bere lanak 123 inguru dira: olioak, marrazkiak, eskulturak, e.a. Lan gehienak azken urteetan egindakoak dira. Artistaren obra goiztiarra Bogotáko Kolonbiako Museo Nazionalean ikus daiteke.
Bilduman Leonardo da Vinciren "Monalisa"ren bertsioa dago; baita Kolonbiako biolentziari buruzko lehen multzoa: Pablo Escobar, Tirofijo, Carrobomba, La masacre de Mejor Esquina, ea.
Iruditegia
Claude Monet. Amsterdamen Geldersekade neguan, 1871-1874.