Bonnie and Clyde (euskaraz Bonnie eta Clyde) 1967ko Arthur Penn estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. XX. mendearen hasierako Bonnie eta Clyde banku-lapurren bizitza eta ekintzetan oinarritua dago. Bertan, Warren Beatty, Faye Dunaway, Michael J. Pollard, Gene Hackman eta Estelle Parsons aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 10 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 2 irabaziz: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Estelle Parsons) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Burnett Guffey).
Argumentua
1930eko hamarkada, Depresio Handiaren garaia. Clyde Barrow (Warren Beatty) espetxetik atera berri den banku-lapur eta negoziogizon eskas bat da. Kalera atera bezain laister bere aurreko jarduerara itzuliko da. Azpertuta dagoen herri batetako Bonnie Parker (Faye Dunaway) neska ezagutu eta biak lapurretan elkarlanean hasiko dira.
Bien arteko maitasuna pizten doan einean, biek burututako banku lapurreta eta krimen gero eta bortitzagoak ere areagotuz joango dira, euren ihesaldietan boztizkeria eta odolkeria aztarna lagaz.
Iruditegia
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak