Blas Sebastekoa, kristauentzat san Blas (armenieraz: Սուրբ Վլասի, translit.: Surb Vlasi; grezieraz: Άγιος Βλάσιος, Agios Vlasios), Sebasteko (Sebastensis armenorum) mediku eta gotzain izan zen. Sebaste gaur egun Turkiako Sivas hiria da. Martirio sufritu zuen Lizinio enperadore erromatarraren garaian, IV. mendean. Blas eremutar gisa bizi izan zen Erciyes mendian; mendia apezpiku egoitza egin zuen.[1]
Gurtza
San Blasen aldeko gurtza hasieran Ekialdean zabaldu zen, geroago ere Mendebaldean. Erdi Aroan, bakarrik Erroman 35 eliza zeuden haren omenez. Erromako elizaren arabera San Blas hamalau santu laguntzailetariko bat da. Eliza Ortodoxoan, bestetik, santu anargiroren kategoria du: santu hauek beren faboreen truke ez dute ordainketarik onartzen.
Santu honen eguna Mendebaldeko Elizan otsailaren 3an ospatzen da; Ekialdeko Elizan, aldiz, otsailaren 11an. Egun horren inguruan tradizio asko daude. Egun horretan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean bedeinkatzeko, kordoiak esaterako; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ondoren, San Blasek eztarriak babesten ditu urtean zehar. Opil batzuk ere egiten dira, sanblasopilak alegia.[2]
San Blasen patronazgoa zera da:Eztarri gaixoen(faringea)eta otorringolaringologoena.[3][4]
Euskal herrietako patroia
Euskal Herrian debozio handia izan du Blas Sebastekoa eta herri askotako patroia da. Hona hemen batzuk:
↑Chiesa, P. (2000). «Blas». Leonardi, C.; Riccardi, A.; Zarri, G., editoreak. Diccionario de los Santos 1. Madril: San Pablo. 377-380 or. ISBN 84-285-2258-8.