Blanca Sarasua Muñoz (Bilbo, 1939ko azaroaren 2a -) gaztelaniaz idazten duen idazle garaikide bilbotarra da. Ignacio Ipiña (Bilbo, 1932-2010) margolariarekin ezkondu zen.
Gizarte Lizentziatua, bilbotar honek hedabide eta aldizkari askotan kolaboratu du: Albor, Zurgai, Amilamia, Alborada, El Correo. 1990an Arabako Foru Aldundiak ematen duen "Ernestina Champourcin Saria" jaso zuen. Batez ere lirika landu du, beti gaztelaniaz.
Sariak
- 1990an, Ernestina Champourcin Saria.
- 1993an, Imagina Ezazu Euskadi sariko aipamen berezia.
- 1995an, Terrassako Raimundo Ramírez de Antón saria.
- 1998an, Valladolideko Sarmiento saria.
- 2001an, Valladolideko Francisco Javier Martín Abril saria.
- 2008an, Avilako San Juan de la Cruz saria.
Bibliografia
- Cuando las horas son fuego (1984)
- El cerco de los pájaros (1986)
- Ático para dos (1989)
- Ballestas contra el miedo (1990)
- ¿Quién ha visto un ambleo? (1994)
- Rótulo para unos pasos (1997)
- La mirada del maniquí (2000)
- Coyunda recia (2005)
- Música de aldaba (2008)
- "Baciyelmo" (2012)
- "Adagio para un silencio" (2016)
Blanca Sarasuari buruzko bibliografia
- Seve Calleja: "Blanca Sarasua", Ahotsak, hitzak, hizkuntzak. Euskal Olerki-Antologia. Bilbo: Euskaltzaindia, 2010, 281-289 or.
Blanca Sarasua euskaraz
Kanpo estekak