Black Narcissus (euskaraz: «Lilipa Beltza»), 1947ko Michael Powell ingelesak eta Emeric Pressburger hungariarrak zuzendutako film dramatikoa da. Rumer Godden idazlearen 1939ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Deborah Kerr, Kathleen Byron, David Farrar, Flora Robson, Sabu eta Jean Simmons aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1930eko hamarkadaren amaiera. Moja europar talde batek Himalaiako tenplu zahar batean ospitale bat ireki berri dute. Zailtasun ekonomikoak eta bertakoen aurkakotasunarekin topatu arren, laster mojen arteko liskarrak ere gehitu beharko zaizkie. Bitartean, Dean (David Farrar) izeneko britainiar militar gazte galaiak beren artean bakea ezartzen saiatuko da, baina hura haien artean egoteak ondorio latzak ekarriko ditu, zenbait mojen erreprimitutako sexualitatea eta berarekiko erakarpena piztuaraziko baitu.
Aktoreak
Kanpo estekak