Bizkaia Ikastetxea Zamudioko itunpeko ikastetxea da, 1967an kooperatiba moduan bultzatu zutena. Ikastetxeak haur hezkuntza, lehen hezkuntza, DBH eta batxilergoko ikasketak eskaintzen ditu.
Erreferentziazko ikastetxea da hezkuntza-berrikuntzako proiektu ugariengatik; horien artean, haur-hezkuntzan erabilitako Montessori metodologia edo Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklotik Batxilergora bitarteko tableten erabilera nabarmendu daitezke.[1]
Nazio mailan hezkuntzan duen garrantzia, jasotako aintzatespen kopuruak berresten du.[2] Gainera, askotan, ikastetxe onenen rankingean sartu dute.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak