Bizi itxaropen

Bizi itxaropenaren munduko mapa.
     +80      +77,5      +75      +72,5      +70      +67,5      +65      +60      +55      +50      +45      +40      - 40

Demografian, bizi itxaropena eremu bateko pertsonen batez besteko bizitza da, jaiotzatik heriotzara espero behar dutena, eremu horretako pertsonek hiltzean duten adinen batezbesteko moduan kalkulaturik. Adibidez, euskal herritar jaioberri baten bizi itxaropena 83 urtekoa dela adierazten denean, hildako euskal herritarren adinen batezbestekoa 83 urtekoa dela esan nahi du. Bizi itxaropena hainbat faktoreren mendean dago, hala nola bizimodu osasuntsua eta osasun zerbitzuen kalitatea.

Era berean, ohikoa da, jaiotzatik kalkulatutakoaz gainera, bizi itxaropena adin guztietarako kalkulatzea. Adibidez, 44 urteko pertsonen bizi itxaropena 85 urtekoa bada, 44 urtera arte bizi izan direnek hiltzean zuten adinen batezbestekoa 85 urtekoa dela eta, ondorioz, 44 urteko pertsona batek 85 urte bete arte biziko dela zenbatetsi behar duela esan nahi du. Kasu horretan, urtez urte bizi itxaropena gehitzen doa, adin bakoitzean lehenago hiltzen direnak baztertzen direlako kalkuluan.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!