Bizi! herritar mugimendu altermundialista da. Larrialdi ekologikoak eta justizia sozialak mundu edo tokiko mailan sortzen dituzten erronkei erantzunen ekartzeko urratsak egiten ditu. 2009ko ekainaren 24ean Kopenhageko [1] gailurra aitzin sortu zen Manu Robles-Arangiz fundazioaren sostenguarekin, bere tokiko ekintza eremua Ipar Euskal Herria da eta bere komunikazioa elebitan egiten du (euskara/frantsesa). Bizi!-k ez du alderdi politikoen edo botere publikoen menpe izan nahi eta legez kanpoko estrategiak eta ekintza bortitzak ez ditu onartzen.
Antolaketa eta funtsezko oinarriak
Biziren hitzarmenaren arabera [2] elkartearen ekintzak 6 oinarritan bermatzen dira:
Diagnostikoa, kritika eta erresistentzia ;
Proposamen zehatz batzuren lantzea ;
Gaurdanik posible diren tokiko alternatiba kolektiboen aldeko borroka;
Bakoitzaren jokamoldeen aldaketa eta praktikaren pedagogia;
Barne eta kanpo formakuntza;
Nazioarteko gogoeta eta mobilizazioetan parte hartzea.
Ibilmolde demokratikoa, "Kide bat berdin boz bat" oinarriaren arabera, erabakiak denei irekiak diren koordinaketa bilkuretan hartzen dira. Elkartea gai desberdinen inguruko lan taldetan eta tokiko eskualde desberdinetako taldetan.
Jardun eremuak
Orokorki Bizi! mugimendua trantsizio sozial eta ekologikoa (kontsumo arduratsua, banku etikoak [3] , hondakinen kudeaketa, aztarna ekologikoaren murrizketa, trantsizio energetikoa [4] …) plantan ezartzen aritzen da. Horretarako ekitaldiak, ekintza ikusgarriak eta tokiko hautetsiekilako lanak antolatzen ditu.
Ia etengabe antolatzen dituen hitzaldi ziklo batzuen bidez ( Hervé Kempf, Paul Ariès, José Bové, Geneviève Azam, Hervé Le Treut ), Bizi!-k parte hartzen du hiritarrei gaur egungo erronkak ulertzeko tresnak emaiten.
Elkartea gehienbat ezaguna da :
Txirrindularen erabilpena eta autobusentzat bakarrik diren guneak[5]. garatzeko kanpaina antolatu baitu,
Tokiko eta elkartasunezko moneta bat pikoan ezartzen esku hartu baitu[6],
AHL bide berriaren (Bordale-Hendaia Abiadura Handiko Linea) ) bere aurkakotasuna eta hurbileko garraio kolektiboen aldeko garapenaren sustengua erakutsi baititu,
Ekologia eta gizarte mailan hautabidezko ekintzak baloratu baititu Alternatiba8 alternatiben herrixka ekitaldia antolatuz,
Ekintza aipagarriak gauzatu baititu, hala nola « Grenelle de l’environnement » delakoaren ehorzketak Nicolas Sarkozy-ren gobernuak karbono tasaren uztea baieztatzean, ekologikoki axolagabeko inbertsioak egiten dituzten bankuen kontrako garbiketa operazioak, igandetan ateak idekitzen dituzten supermerkatuen aurkako ekintza ikusgarriak , etab.
Trantsizio ekologiko eta energetikorako udal tresna-kutxa baten sortzea, 2014ko herriko bozen karietara, hautagaiei bertan engaiamendu zonbaitzun hautatzeko parada emanez eta gero engaiamendu horien gauzatzeari buruz jarraipen herritarra segurtatuz 2014 – 2020 [7] kargualdian;
Metamorfosi ekologikoaren itunaren idazketa, 2020-2026 herriko bozen karietara, 2020eko martxoan[8] Euskal Elkargoaren eremuan jendarteratze martxa egin zelarik. Itun hau hautagai ziren 80 zerrendek sinatu zuten. Izenpetzeaz engaiatuak diren 46 Herriko Etxe[9] eta sinatzaile ez diren 2.000 biztanletik goitiko 10 Herriko Etxeren klimaren aldeko gauzatzeen jarraipena egiten da, Ipar Euskal Herriko Begirale ekologikoen sarearen bidez, aldian-aldiko Begiraleen kazetarekin, eta kargualdi denbora egiten diren bilan-txostenekin. 2021eko lehen txostenak[10] ondorio honetara heldu zen: "Metamorfosia ez da hasi", 4tik 0,3 batez bestekoarekin. Kargualdi erdiko bigarren txostenak, 2023an[11], gauzatzeen eskasia baieztatu du ", 4tik 0,5 batez bestekoarekin.
Bizi nazioartean
Bizi!k erregularki parte hartzen du nazioarte mailan eramanak diren kanpainetan : Klimari buruzko Kopenageko Konferentzian 2009an, Cancúneko Gailur Alternatiboan 2010an (klimari buruzko Cancúneko Konferentziaren ber momentoan), Nizako G20-aren kontra-gailurrean, 2011an, Rio + 20 –eko Populuen gailurrean (Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Goi Bilera), 2012an, 2013an, Tunisiako Munduko Foro Sozialean[12], maila globalean, aldaketa klimatikoaren aurka aritzeko, beste elkarte eta mugimenduekin batera.
Kolektiboak
Sortu denez geroztik, Bizi!-k parte hartzen du kolektibo ezberdinetan :
AHT edo Abiadura Handiko Trenbidearen aurkako Koordinaketan : inposatuak diren behar gabeko proiektu erraldoiei aurre egiteko.
Notre-Dame-des-Landes -eko aireportu berriaren proiektuaren aurkakoen Euskal Herriko sostengu komitean.
Audit Citoyen de la dette publique edo Zor Publikoaren Herritar Ikuskaritza baten aldeko zilegitasun gabeko zor publikoen kontrako Herritar eta Tokiko Kolektiboan.
En Train Pays Basque Kolektiboan
Ipar Euskal Herriko tokiko moneta ekologiko eta solidarioa den Eusko-aren Kolegio-en komitean.
Gertakariak
Alternatiba, alternatiben herrixka, besta erraldoi bat da non publiko zabal bati ongi etorria egina zaion aldaketa klimatikoari eta krisi ekologikoari alternatiba zehatz batzuen aurkezpena eginez. Lehen edizioa, Susan Georges-en babespean egin zen 2010an. Bigarren edizioa Stéphane Hessel–ek babestu zuen eta 2013ko urriaren 6an iragan zen Baiona hiri erdian. Antolatzaileen arabera 10.000 pertsona hurbilarazi zituen. Bizi! ezaguna da ardura ekologikoa harrarazteko eramaiten dituen kanpaina handiei esker, hala nola Baionako bestetan (non milioika pertsona pasatzen baitira) eta maiatzaren leheneko mobilizazioetan.
Baionako Alternatiba-ren beste edizio bat iraganen zen 2018ko urriaren 6 eta 7an.
Urte hartako urriaren 6an, Alternatiba Itzuliaren heltearekin, Baionako alternatiben herrixkaren idekitzea eta herritar dinamika horren 5 urteak ospatu ziren. Edgar Morin soziologo eta filosofoak, baita ere Mariama Diallo segegaldar antropologoak edizio hori sustengatu zuten.
Urriaren 7an, aldaketa klimatikoaren alternatiben herrixka izan zen, milaka eta milaka pertsonak parte harturik.