Bittor Arana Bilbao (Bilbo, 1943ko maiatzaren 3a - ib., 2004ko urtarrilaren 1a) bizkaitar aktibista izan zen. ETArekin harreman zuelakoan 1969an atxilotu eta Burgosko prozesuan 70 urteko kartzela zigorra jaso zuen. Segoviako ihesean parte hartu zuen. 1977ko amnistia eta gero ez zuen politikan parte hartu.