Birtuosoa, musika-tresna bat trebezia edo gaitasun harrigarriaz jotzeko gai den pertsona da. Birtuosoak diren pertsonak jada haurtzarotik edo musikarekin edo musika-tresna batekin duten lehenbiziko kontaktutik nabarmentzen dira, musika jotzeko ezohiko erraztasuna baidute, maiz inolako musika eskola edo jakintzarik gabe, naturaltasunez eta entzutearekin bakarrik musika jo dezakete, eta beren ezaugarri garrantzitsuenetako bat sormen eta inprobisazio musikal handia izatean datza.
Birtuoso hitza italierazkoVirtuoso hitzan jatorria du, XVI. eta XVII. mendeetanItalian arte edo intelektual arloetan nabarmendutako pertsonak deitzeko ohorezko izendapena zen: poeta, arkitektoak, ikerlaria eta abar.