Birkite Alonso ezizenez Birkit (Gasteiz, 1976) arabar musikaria da, musika ibilbidea Bilbon egin duena.
Ibilbidea
Eorann (post-noise-rock) eta Red Carmine (shoegaze-rock) taldeetako abeslari eta gitarra-jolea izan zen 2003 eta 2010 artean. 2017an Birkit izenaren pean bakarkako diskoa atera zuen. Gitarra eta piano hutsean egindako lana da eta Durangoko Azokan aurkeztu du[1].
2019ko irailaz geroztik, Berriako "Lauhazka" atalean zutabeak argitaratzen ditu, hilean behin.[2]
2020ko otsailetik aurrera Naiz Irratiko kolaboratzaile gisa lan egiten du "Emen Gonak" saioa hamabostean behin bideratzen, Euskal Herriko eta nazioarteko emakume musikarien lanak, biografiak eta elkarrizketak aurkeztuz.
Diskografia
- Emen (2017, autoekoizpena)[3]
- Inertzia (2021, Mukuru)[4]
Erreferentziak
- ↑ Birkit. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
- ↑ Parkea, Berria eus-Euskal Editorea SM Martin Ugalde Kultur. «Bilatzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).
- ↑ Emen. (Noiz kontsultatua: 2017-12-10).
- ↑ «Inertzia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
Kanpo estekak