Bilboko itsasadarra zeharkatzen duten zubiak hamasei dira guztira, eta Bilboaldeak izandako iharduera ekonomiko eta harreman sozialen islada dira. Horietatik 14 Bilbo udalerrian daude, bakarra Barakaldo eta Erandio udalerrien artean, eta bat gehiago Portugalete eta Getxo artean.
Bilboko zubiak
Gerrek antzinako zubiak kaltetu zituzten. Esaterako, Bigarren Karlistaldian Areatzako zubia leherrarazi zuten. 1937ean Bilbo frankisten eskuetan erortzeko zorian zegoela, zubi guztiak leherrarazi zituzten, arerioa oztopatu nahian. Gerra ostean sortutako Udal gobernuak Zakur txikiaren zubia ezizenez ezagutzen zen Burdinezko pasabide birakaria ez berreraikitzea erabaki zuen.
XX. mendearen lehenengo erdialdean Bilboko hiribilduaren alde zaharra inguruko elizateak izandakoetan eraikitzen hasiak ziren hirigintza garapen berriekin lotzeko beharra ikusi zen, hala hola Deustuko elizatean, Begoñako errepublikan eta Abandoko elizatean, eta Bilboko itsasadarra zeharkatuko zituzten zubiak eraikitzen hasi ziren. Zubiek ezin zuten oztopatu garai horretan itsasadarrean zehar zegoen portu-lanak, beraz, ibai-trafikoa baimendu behar zuten. Hori dela eta zubi altxagarriak eraiki ziren, hala nola Deustuko zubia edota Udaletxeko zubia.
Zubi klasikoak
Zubi garaikideak
Gaur egun zerbitzuan dauden zubiak
Abusutik Deusturaino, hamalau zubi hauek itsasadarra zeharkatzen dute gaur egun:
Aurrekoez gain, 2018an eraikitzen hasi zen eta 2019ko irailean irekitzea aurreikusten den hurrengo zubiak ere itsasadarra zeharkatuko du, Deustuko ubidetik, Bilboko hamabosgarren zubia izango delarik:[2]
Arrontegi zubia
Barakaldo eta Erandio lotzen dituen zubi erraldoia da. Trafikoa bideratzen du Getxo, Uribe Kosta eta Txorierriruntz. Itsasoraino gune metropolitarreko bi aldeak batzen dituen azken zubia da, eta berreogita hamar metroko altuera dauka.
Bizkaiko zubi esekia
1893tik Portugalete eta Getxo udalerriak lotzen dituen zubi esekia da. 2006an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak