Korrikako kantuen artean birritan agertzen da Fermin Muguruzaren izena; euskaldun berria eta 'AEK-ko beteranoa' denak bitan egin baitu Korrikako kantua. 1999ean 'Big Beñat' kantua erabili zuen eta 2019an, berriz, 'Klika Korrika' kantua sortu zuen. Azkeneko horretan La Furia eta Mad Muassel gonbidatu zituen abestera. Kanta bietan euskal mundu tradizionala eta mundu global berria uztartu nahi ditu erritmo dantzagarrian.[2]
Grabazioan parte hartu zuten nazioarteko musikariek ezin izan zuten parte hartu Korrika-bukaerako festan. Baina horien ordez BiarritzekoItsas-argi ikastolako umeekin aritu zen Muguruza.[4]
Big Beñat: Korrika badator (Miarritzeko ikastolako umeen ahotsak)[4]
Big Beñat (Xabi Pery erremixa)
Big Beñat (Javi PZ3 erremixa)
Globala eta lokala uztartzen
2001eko Korrikaren leloarekin bat egin zuten kanta ("Mundu bat euskarara bildu"), globalizazioaren erasoen aurkako mezua plazaratuz, hizkuntza eta kultura txikiak irentsi eta desegiten dituen prozesuaren kontra. Hala ere, Muguruzak ikuspegi baikorra agertu zuen Euskal Herriak globalizazioaren aurrean agertzen ari zen jarrera dela eta: «Uste dut herri batek organismo bizidun batek bezala erantzuten duela erasoen aurrean, eta autodefentsarako tresnak bilatzen dituela. Gure kasuan ere, iruditzen zait gero eta autodefentsa handiagoa sortzen ari dela globalizazioaren erasoen aurrean». Ildo horretan, munduko leku askotan erantzun bera ematen ari dela adierazi zuen, eta edozein bazterretan Euskal Herrian ematen den erantzunekin identifikatuta sentitzen direla azaldu zuen.[6]
Janari azkarra eskaintzen duten multinazionalen aurrean euskal tradizioan sortutako janariaren alde lokalki egiteko eskatzen dute hitzek.[4]
Bideoklipa
Garai horretan euskal zineman oso berritzaileak ziren Telmo Esnal eta Kixi-rekin (Asier Altuna) sortu zuen bideoklipa Muguruzak. Modernitatea eta nekazal giroa batera agertzen ziren; adibidez, hasieran Beñat nekazari klasikoak belarra mozten zuen parke teknologiko batean, edo harri-jasotzaileak Fenwick orga batekin jasotzen zuen harria. Globala eta lokala uztartzearen aldeko aldarria erakusten da, baina eredu berrien derrigorrezko ezarpenik gabe ("Uztartzea da bat, bestea ezarpena /Elkartrukatu edo derrigortu ereduak") Janari azkarren kontrapuntuan ("Macdonalizazioa"), urteetan herrietako festetan ibilitako "Saltxitxauto" furgoneta herrikoia azaltzen zen bideoklipean kilometro 0-ko janari gertu eta gozoa eskaintzen. [2]
Korrika, herri bat mugimenduan Badator ta Big Beñatentzat Beste ezinezko misio bat Mundu bat bildu da kontsigna Ezin huts egin gure antiheroiak Big beat-a erritmo erraldoiaz Nor ez du martxan jarriko horrelako deiak? Gas-Gasteiztik Bai-Baionarat
Mende berri bat hasteko dugu Korrika Buruan mundua, makina jendea Pentsatu globalki ta ekin lokalki ez al da? Euskaldunak gara eta mundukideak Uniformetasunetik at gizakiak Ez kasko transgenikoak ez zenbakiak Bizirik, mugaegunik ez baitu euskarak Modernizatzea bada izan gisakoa Barra kodea tatuatu nire ipurdian
Begira ezazu... Big Beat Beñat Begira ezazu... Big Mac Behera
Korrika Badator... Big Beñat buru Uh, uh, uh, uh, uh, uh... Mundu bat bildu! (errepika)
Macdonalizazioa, kultur globalizatua kontsumitu plastikoa, janari azkarra bezala Uztartzea da bat, bestea ezarpena Elkartrukatu edo derrigortu ereduak Big Beñat, babarrunak eta aza popularra Suge tako mexikarra eta pa amb tomàquet Gazta eta intxaurrak, Lurra ez baita zolua Bazter dezagun behingoz kaka zahar-zaharra
Begira ezazu... Big Beat Beñat Ttipi ttapa, ttipi ttapa... KORRIKA Ttipi ttapa, ttipi ttapa... KORRIKA
2001eko Korrika
Gasteizen abiatu zen eta Baionan bukatu. Alaveseko jokalaria zen Antonio Karmona bermeotarrak egin zuen lehenengo kilometroa. Honen lekukoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartu zuen, korri egin duen lehendakari bakarra da oraindik ere. Omendua Bertsozale Elkartea izanik azken erreleboa Euskal herriko txapelduna zen Andoni Egañak egin zuen, mezua ere berea baitzen.
Omenaldia gauzatzeko ekitaldia Donostiako Kursaal jauregian egin zen, berritzailea zen formato batean. Ekitaldia bera grabatu ere egin zen eta bideo formatuan atera Koldo Izagirreren testua oinarri eta Eneko Olasagastiren zuzendaritzapean.[7]