ß-hexakloroziklohexanoa, konposatu organikoa da, C6H6Cl6 formula duena, organokloratuen familiakoa da. Hexakloroziklohexanoaren estereoisomeroetako bat da. Solido zuria da.
Lindanoaren ekoizpenean azpiproduktuetako bat da. HCH tekniko delakoa osatzen duten hexakloroziklohexanoaren isomeroetako bat da, % 5-15 bitarteko proportzioan. Intsektizida gisa usatu izan da,
Poluitzaile organiko iraunkorra da eta Stockholmeko hitzarmenak fabrikatzea eta erabiltzea debekatzen du[1].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak