Berlingo tranbia

Berlingo tranbiaren ikurra.
Hellersdorf tranbia geltokia.

Berlingo tranbia (alemanez Berlin Straßenbahn) Alemaniako hiriburua den Berlin hirian jarduten duen tranbia sistema da.

Zaharrenetakoa da, bere jatorria 1865ean baitu, gaur egun Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) konpainiak kudeatzen du, honek Berlingo metroa ere kudeatzen duelarik. Munduko tranbia sistemen artean luzeenetakoa da, 22 linea eta 382 geltoki baititu.

Historia

Berlin hiriko tranbiaren jatorria 1865ean dago, orduan zaldiek tiraturiko lehenbiziko linea sortu baitzen. XIX. mendearen amaiera alderako hainbat enpresa pribatu eta publikoek jada hiri honetan euren lineak eraikiak zituzten, hortaz 1929an enpresa hauek elkartu eta Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) konpainia sortu zuten, baina Bigarren Mundu Gerra amaitzean Berliner Verkehrsbetriebe (BVG) konpainia bitan banatu zen: bata Mendebaldeko Berlinen eta bestea Ekialdeko Berlinen. 1967 urterako Mendebaldeko Berlinetik iragaten ziren lineen gehiengoa itxiak zeuden, hiriko eremu horretan bi linea besterik ez ziren gelditzen. Baina 1992. urtean Berliner Verkehrsbetriebe konpainia berrelkartu egin zen, halere oraindik tranbia lineen gehiengoa Berlin hiriko ekialdean daude.


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!