Ben Daniel Crenshaw (Austin, Texas, 1952ko urtarrilaren 11) estatubatuar golfaria da.
Golfean jokatu zuen Austin High Schoolen eta Texasko Unibertsitatean, eta 1973an golfean profesionalki hasi zen. Hogeita hamar txapelketa irabazi zituen eta garrantzitsuenak 1984 eta 1995eko Masters Txapelketak izan ziren. Amerikako Estatu Batuak ordezkatuz, Ryder Cup-en parte hartu zuen 1981, 1983, 1987 eta 1995ean, eta kapitaina izan zen 1999koan. 2002an Golf Mundialaren Ospearen Aretoan sartu zen.