Belita Palma, jaiotzaz Isabel Salomé Benedito de Palma (Luanda, Angola, 1932ko urriaren 15a – 1988) angolar abeslaria izan zen, Angolako herri-kulturan mugarritzat hartua.[1] Lourdes Van-Dúnemekin batera, Angolako arte antikolonialistaren aitzindaritzat hartzen da, batez ere N'gola Ritmos taldean bokalista gisa izan zuen parte-[2]
Biografia
Luandan jaio zen, Rosa da Silva Guimarães eta Domingo Benedito Palmaren alaba. Bederatzi neba-arreba izan zituen. Aita musikaria zen eta Luandako musikari garrantzitsuekin aritu zen, bereziki Liceu Vieira Diasekin. Testuinguru horretan, Belita Palma eta haren ahizpa, Rosita Palma, konposatzen eta abesten hasi ziren, eta Angolako herri-musikako klasikoak ekoizten hasi ziren, hala nola «Nguxi», «Apolo 12», «Manazinha» eta «Susana».[1][3]
Haren ahotsa «enblematikotzat» hartu zuten, eta, N'gola Ritmosen parte hartu ondoren, bakarlari gisa hasi zen.*
Sariak eta aintzatespenak
- 2007 Musikak duen garrantziagatik, Angolako (RNA)Irrati Nazionalak hil ondoren aintzatetsi zuen.[3]
- 2009. urtean hil ondorengo omenaldia egi zioten Kulturaren eta Arteen Sari Nazionalean.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak