Haurtzaroan tratu txarrak, abusuak eta hurbileko senideen heriotza jasan zituen, baina zailtasunak gainditu eta aurrera egin zuen.[2] 1989an Iruñeko Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa irabazi zuen. Bi urtez irabazi zuen Kataluniako Ganbera Operak antolatutako Ahots Berrien Maratoia eta Eugenio Marco lehiaketa nazionaleko bigarren saria Sabadellen.
1989an Bartzelonako Lizeoan La fiamma lanean egin zuen debuta. Antzerki hartan, bigarren mailako hogei paper baino gehiago egin zituen: Jenfa, Borís Godunov, Manon Lescaut, Die Walküre, Salomé, Una cosa rara, Aida, Beatrice di Tenda, Alcina, Norma, La Favorita, Parsifal, Le nozze di Figaro, Don Giovanni, Peter Grimes, Macbeth, Die tote Stadt, etab. 300 aldiz baino gehiagotan abestu du du Liceu edo munduko opera-antzoki nagusietan.[2]
2023an, tv3ren Sense Ficció saioak erreportaje bat eskaini zion.[3]
'Pandemiako sopranoa'
Koronabirusaren krisian, 2020ko martxoan, ospetsu egin zen l'Eixample uharteko bizilagunentzat Giacomo Pucciniren "O mio babbino caro" aria abesten zuen kaleko bideo bat zabaldu zenean.[4] 72 egunetan abestu zuen balkoian. [5]Testuinguru horretan, "Pandemiako sopranoa" goitizena jaso zuen.[2][6][7]
Argitaratutako lanak
Brava, pandemiaren berrogeialdian kantatutako abestiaez osatutako diska
Albert Esteve informatikariarekin ezkonduta dago eta Bartzelonan bizi dira, Calabria kalean. Senarrak animatu zuen pandemia sasoian txaloak egiteaz gain, iluntzero 20:00etan bakoitik kantatzera.[6]
Sariak eta aintzatespenak
1989an Iruñeko Julián Gayarre Nazioarteko Kantu Lehiaketa
Kataluniako Ganbera Operak antolatutako Ahots Berrien Maratoia bi urtetan
Sabadelleko Eugenio Marco lehiaketa nazionalean bigarren saria
2023an, tv3ren Sense Ficció saioak berari buruzko erreportaje bat.[3]