Santa Eulalia eliza dago bertan, antzinako gaztelu edo dorretxe baten gainean eraikia eta osagai erromanikoak dituena. Horrez gain, Andra Maria Zuriaren baseliza ere daukagu Bedoña auzoan.
Bedoñako jaiak abenduaren 10ean ospatzen dira, Santa Eulalia egunean, hain zuzen ere.
Demografia
Bedoñako biztanleria
Baserriak
Aranalde, Artazubiaga, Arteaga, Arteritxo, Bidasoro, Elexabe, Elorriaga, Erlamendi, Errastikoa, Etxabarri, Etxegarai, Garaikoa, Goikosolo, Iturralde, Iturriaga, Mendibitzu, Otamendi, Sakristaukoa, Sologaizto, Urialde, Uribarren, Urigoien, Urkamendi eta Zabale ditugu auzoko baserrien artean.
Loramendi
Juan Arana "Loramendi" (1907-1933) fraide eta olerkaria auzo honetan jaio zen, lehen aipatutako Mendibitzu baserrian, hain zuzen ere.