Becky 2020ko Jonathan Milott eta Cary Murnion estatubatuar zinema zuzendarien thriller filma da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filmak asteburu bat du oinarri: Becky eta bere aita laku alboan duten etxera joan dira asteburua pasatzera, baina asteburu pasa polit eta lasai bat izan behar zuena bat-batean aldatuko da. Ama hil ondoren erabaki dute deskonexio egun horiek behar zituztela, eta lasaitasun bila joan dira lakura.
Ezustean, espetxetik ihes egin berri duen preso talde bat joango da aita-alabengana: Dominick buru duen preso talde bat da, eta ez dira, inondik inora, gupida bila joan hara. Etxebizitza inbadituko dute, eta egoera zail horren aurrean, Becky izango da testuinguruari aurre egingo dion pertsonaia, aitaren aurretik. Hala, nerabearen eta preso taldearen arteko bataila bat bihurtuko da filma.[1]
Aktoreak
Erreferentziak
Kanpo estekak