Beate Uhse (1919ko urriaren 25etik 2001eko uztailaren 16ra) alemaniar enpresaburua izan zen, eta 1930eko hamarkadan Alemaniako akrobazia-enpresa pilotu emakume bakarra zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, munduko lehen sex shop-a ireki zuen. Berak hasitako konpainiak, Beate Uhse AGk, Frankfurteko burtsan kotizatzen du.[1]
Biografia
Uhse Wargenau-en jaio zen, Cranz herriko auzo batean, Ekialdeko Prusian (orain Zelenogradsk, Errusia). Otto Köstlin baserritarraren eta Magarete Köstlin doktorearen (Alemaniako lehen bost medikuetako bat) hiru seme-alabetatik txikiena zen.
Zortzi urte zituela, anaia zaharrenak Ikaroren mitoa kontatu zion. Beateri txundituta utzi zion istorioak eta hegan egiteko ideia piztu zitzaion barnean. Hainbeste izan zen horrela, oilasko-luma batzuk hartu, hegal moduko batzuk egin eta gurasoen balkoitik salto egin zuela. Neskato basatia zen. Gurasoak ez ziren hura kontrolatzen saiatu; aldiz, alaba beren interes eta desiretan bultzatu zuten. Hezkuntza ona lortzen lagundu zioten. Gurasoek haurrei goiz eman zieten sexu-gaiei buruzko informazioa, eta argi hitz egin zieten sexualitateari eta kontrazepzioari buruz.[2] Horrez gain, Beate kirolan ere trebea zen; hamabost urte zituela, Heses-eko xabalina txapelduna izan zen.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak